Hasiera » Sin categoría » 2017tik 2020ra begira : PLAN ESTRATEGIKOA

2017tik 2020ra begira : PLAN ESTRATEGIKOA

    Aiaraldeko Euskalgintzaren kontseiluak ez du oporrik hartzen eta 2020. urtera begira dago jadanik: Aiaraldea Euskalduna nahi dugu! Argi eta ozen aldarrikatu dugu dagoeneko.

IMG_6849

    Hori lortzeko gure lana etengabea izango da. Orain lau urtetarako PLAN ESTRATEGIKOAren lanketan murgilduta gaude. 2016ko abenduaren 29an, Euskararen Etorkizuna Aiaraldean gogoeta jardunaldiekin hasi genuen prozesuari jarraipena emanenez, otsailaren 24an, Orozkon ospatu genuen Kontseiluan hurrengo urteetan jorratuko ditugun LAN ILDOAK hautatu eta hauen lehentasunak ezarri genituen:

– Gazteria

– Euskaldunen Aktibazioa

– Aisialdia

– Kultura

– Kirola

– Hizkuntz eskubideak

– Hezkuntza

– Barne eraketa, kontseilua indartzea

– Instituzioak

– Lan mundua

– eta Familia-Gurasoak eta Etorkinak

    Inauterietan murgilduta geundenez, pelukak eta kapelak jantzi genituen irudimenari askatasun osoa emateko hurrengo urtetan egin beharreko ekintzen zerrendak lantzeko. Idei zaparrada galanta izan zen!

    Laster guztion artean osatutako lanaren berri izango duzue.

Advertisements