Hasiera » Sin categoría » 2017ko udako kanpaina: IZAN AHOBIZI EDO BELARRIPREST!

2017ko udako kanpaina: IZAN AHOBIZI EDO BELARRIPREST!

Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak udako kanpaina abiatu du: AHOBIZI eta BELARRIPREST lagunak aurkeztu dizkigu.

WhatsApp Image 2017-07-14 at 19.20.57

Ahobiziak beti euskaraz egiten du, euskaldun diren ezagun guztiekin, eta ezezagunekin lehenengo hitza beti euskaraz egiten du, eta elkarrizketak euskaraz izaten ahalegintzen da beti.

Belarriprestak, euskara ulertzen du eta beti euskara entzuteko prest dago, nahiz eta batzuetan berak erdaraz erantzun.

Ahobizi eta Belarriprest Aiaraldeko eskualdea ezagutzeko asmoz etorri dira, uztailean Arakaldon eta Aretan egon ziren eta hurrengo egunetan beste hainbat herri bisitatuko dituzte:

Abuztuak 10 , Luioando, San Lorentzo

Abuztuak 12, Amurrio

Abuztuak 13, Arrankudiaga-Zollo

Abuztuak 23, Okondo

Abuztuak 24, Laudio

Irailak 1, Orozko

Irailak 9, Artziniega

Urduña eta Baranbion izango ditugu baita ere.

Ez galdu aukera haiekin dantza, kanta eta hitzegiteko, beti alai eta irribarretsu baitaude. Eta udazkenerako sorpresa gehiago dute guretzako! Adi egon!

IZAN AHOBIZI EDO BELARRIPREST!!!

Advertisements