Udara bukatzear dago eta guk “Izan Ahobizi edo Belarriprest kanpaina” bukatu dugu. Dagoeneko plazaratu ditugu udazkenean gure artean izango diren Ahobizi eta Belarriprest pertsonaiak.
Udako kanpaina hasterakoan buruan genuen helburu nagusia Euskararen egunaren inguruko ekimenaren aurrekanpaina egitea zen, hau da, Ahobizi eta Belarriprestaren ikurrak zabaltzen hasi eta ekimenaren informazioa jaso nahi dutenen izen abizenak, jasotzen hasi, inolako konpromisorik gabe.
Horretarako berariazko materiala prestatu genuen:
- ““Izan ahobizi” eta “izan Belarriprest” agingu-gonbitea duten 3000na pegatina.
- Ahobizi eta Belarriprestaren ezaugarriak azaltzen duen 6000 eskuorri, izena emateko aukera barne.
- “Izan Ahobizi edo Belarriprest” idatzita duen lona.
Uztailean etorri ziren Aiaraldera Ahobizi eta Belarriprest: Arakaldo, Areta, Luiaondo, Amurrio, Arrankudiaga, Okondo, Laudio, Orozko, Urduña, Artziniega eta Baranbion izan dira euskararen bi maitale hauek. Udara osoan haiekin dantzatzeko gonbitea egin digute.
Oso harrera ona izan dute gure eskualdean. Mila esker guzti hau posiblea izatea lagundu duzuen guztioi, zehazki, Buruhandi Mitologikoak jantzi dituzuenak, “Mil a gritos Band” trikitritxa taldea, aurkezlea, argazkilaria, gainontzeko laguntzaileak,….