Euskararen egunerako bideoklipa eta abestia

2016an aurrenekoz ospatu genuen euskararen eguna elkarrekin gure eskualdean. Amurrioko hitzordua berezia izan zen, Aiaraldeko Euskalgintza Kotseiluaren abiatzea genuen eta oraindik orain dirauen aho zapore gozoa utzi zigun egunak. Bostgarren urteurrena betetzen den honetan, orduko sentipenekin, emozioekin eta ilusioekin konektatu nahi izan dugu. Horregatik hemen da berriz gurekin Euskararen errota aire berriz. Igon Olaguenagak sortutako kantua berreskuratu dugu eta Jimmy Bidaurreta musikarien eskuek berrituta aurkezten dizuegu. Izar Mendigurenek idatzitako hitzak kantatu eta Ainhize Solaunek sortutako koreografia dantzatuko dugu.

Hemen duzue abestia deskargatzeko:

https://labur.eus/euskararen_errota_2021

Spotify plataforman entzungai, 2016ko bertsioarekin batera:

https://open.spotify.com/album/3KzXkDG7051sDzYKvNcj8B

Horrekin batera hemen duzue bideoklipa berrituta:

Leave a Reply

%d bloggers like this: