Kanpaina berria abiatzen dugu gaur: #AiaraldeanFutbolaEuskaraz Behar dugu, eskatzen dugu eta nahi dugu.
Futbolean euskara jokoz kanpo? Aiaraldean futbol taldeek euskararen normalkuntzan pausuak eman behar dituzte eta entrenatzaile euskaldunak behar ditugu. Altzarrate, Laudio, Atxulaur, Amurrio, Etorkizuna, Kaskagorri, Indarra, Orduña,… eskualdeko taldeak interpelatu nahi ditugu.
Luxuzko parte hartzearekin abiatzen dugu kanpaina: Bilboko Athletic futbol taldea eta Iraia Iturregi entrenatzailearekin. Hurrengo egunetan beste bost iragarki plazaratuko ditugu, kanpainaren nondik norakoak aletzearekin batera.
Posible da eta hori lortzeko lan egingo dugu: Aiaraldean Futbola Euskaraz
Laster gehiago….