Futbola eta euskara jardunaldiak azaroaren 29an Amurrion
Aiaraldean Futbola Euskaraz kanpainaren baitan, ekimen berri bat prestatu dugu azaroaren 29rako Amurrion. Futbola eta euskara binomioari talai ezberdientatik begiratuko diogu hiru solasaldirekin: Solasaldietan parte hartuko duten gonbidatuen zerrenda laster argitara emango dugu. Hitzordua, arratsaldeko 5etan Amurrioko Katekesi Aretoan izango da, sarrera librearekin.
Nahi, behar, eskatu,… Aiaraldean futbola euskaraz
Kanpaina berria abiatzen dugu gaur: #AiaraldeanFutbolaEuskaraz Behar dugu, eskatzen dugu eta nahi dugu. Futbolean euskara jokoz kanpo? Aiaraldean futbol taldeek euskararen normalkuntzan pausuak eman behar dituzte eta entrenatzaile euskaldunak behar ditugu. Altzarrate, Laudio, Atxulaur, Amurrio, Etorkizuna, Kaskagorri, Indarra, Orduña,… eskualdeko taldeak interpelatu nahi ditugu. Luxuzko parte hartzearekin abiatzen dugu kanpaina: Bilboko Athletic futbol taldea eta […]