Euskaltegiek, euskara teknikariek, ikastetxeek eta guraso elkarteek argi dute, euskalduntzean aurrera egiteko harago joan behar dugu. Aisialdian eta kirolean ezin da euskara jokoz kanpo utzi. Horregatik nahi, behar eta eskatzen dugu: Aiaraldean Futbola Euskaraz!
Aiaraldean Futbola Euskaraz kanpainako 5. iragarkia duzu honakoa, eragile ezberdinak protagonista dituena.
Puntu honetara helduta, kanpainak koska bat egingo du gora eta aste honetan Aiaraldean FutbolaEuskarazmanifestua aurkeztuko dugu. Dokumentuak, besteak beste, eskualdeko dozenatik gora kirolari ezagunen babesa jaso du jada.