Iñaki Bea Dominikar Errepublikako hautatzailea, Patri Pinedo eta Unai Arrieta eskubaloi jokari ohiak, Iker Larrazabal pelotaria, Izaskun Bengoa txirrindulari ohia eta ipar martxa, Julen Reketa mendizale eta mendi gidaria, … Eskualdeko 17 kirolari ezagunen, 15 ikastetxeren, 3 guraso elkarteren, euskalgintzako 5 entitateren eta kirol elkarte baten atxikimenduarekin, Aiaraldean Futbola Euskaraz manifestua plazaratu zuen atzo, ekainak 15, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak.
Laudioko Lamuza Parkeko kirol kantxan egindako aurkezpenean, Angela Vadillo futbolari eta entrenatzaileak eta Iñigo Fraile futbolariak irakurri zuten futbolean euskara bultzatzea xede duen manifestua. Ekitaldian, eskola komunitateko eta euskalgintzako ordezkariak izan ziren, eskualdeko zenbait kirolarirekin batera, besteak beste Iñaki Aretxaga futbol entrenatzailea, Aimar Amondo pilotaria, Patri Pinedo eskubaloi jokalari-ohia, Maria Menoyo trail korrikalaria, eta askotariko kiroletan diharduen Aaron Garmendia.
Manifestua
Dokumentuan, eskualdeko futbolean euskarak duen egoeraren irakurketa kritiko bat egin eta elkarlanerako deia zein pausuak emateko eskaria egiten zaie eskualdeko futbol elkarteei. Horretarako, bost proposamen zehatz jasotzen ditu manifestuak, euskararen normalizazioan bultzatu eta hizkuntza eskubideak bermatzeko beharra aldarrikatzearekin batera.
Manifestuan, gurasoei ere egiten zaie deia, beren seme-alaben aisialdia eta kirola euskaraz izatea eska dezaten.
Hona hemen manifestua osorik, atxikimenduen zerrendarekin.
Aurkezpenaren ostean, manifestuarekin bat egiteko aukera irekita dago nahi duen norbanako edo entitate ororentzat, horretarako e-maila bidali info@aiaraldekoeuskalgintza.eus edo gurekin harremanetan jarri 688 86 49 29 telefono zenbakian.
Atxikimenduak eguneratuta
Kirolariak:
Angela Vadillo futbolaria eta entrenatzailea, Artziniega
Iñigo Fraile futbolaria, Amurrio
Izaskun Bengoa txirrindulari ohia, ipar martxa, Amurrio
Iker Larrazabal pilotaria, Olabezar
Aaron Garmendia multi-kirola, Laudio
Julen Reketa mendizalea eta mendigidaria, Laudio
Gaizka Barañano trail-a, Amurrio
Maria Menoyo trail-a, Amurrio
Naroa Saez pala jokalaria, Orozko
Uxue Etxebarria pala jokalaria, Orozko
Aimar Amondo pilotaria, Laudio
Iñaki Aretxaga futbol entrenatzailea, Arrankudiaga
Patri Pinedo eskubaloi jokalari ohia, Amurrio
Iñaki Bea futbol entrenatzailea, Amurrio
Hector Borge hockey-a, Laudio
Bea Isasi bola-jokoa, Arespalditza
Unai Arrieta eskubaloi jokalari ohia, Amurrio
Irune Egiguren futbolaria, Laudio
Txato Nuñez futbolari ohia, Laudio
Ikastetxeak:
Latiorro ikastetxea Laudio
Lamuza ikastetxea Laudio
Laudio Ikastola Laudio
Aresketa Ikastola Amurrio
Mendiko Eskola Amurrio
Zabaleko ikastetxea Amurrio
Amaurre ikastetxea Amurrio
Arrankudiagako Eskola Arrankudiaga-Zollo
Urduña Herri Eskola Urduña
Arteko Gure Ama Artziniega
Zaraobe Institutua Amurrio
Orozko Eskola Orozko
Fabian Legorburu ikastetxea Areta
Lamilagrosa ikastetxea Laudio
Laudio BHI Laudio
Guraso elkarteak:
IGE Urduña Urduña
Orozkoko IGE Orozko
Zabaleko IGE Amurrio
Euskalgintza:
Aiaraldeko AEK Aiaraldea
Basalarrina Kultura Elkartea Laudio
Aiarako 24 euskara elkartea Aiara
Laudioko Udal Euskaltegia Laudio
Aiaraldea Ekintzen Faktoria Aiaraldea
Kirol elkarteak:
Ganbegi 6-2 Hockey Taldea Laudio
Euskara Arloko Udal Teknikariak:
Alberto Agirre Aiara, Artziniega, Okondo
Matxalen Garcia-Escudero Urduña
Jon Bollar Arrankudiaga-Zollo, Orozko, Arakaldo
Beñat Mendiguren Amurrio
Felix Mugurutza Laudio
Kanpaina
Ekimen hau kanpaina zabalago baten baitan kokatzen da. Azken hilabetan ikus-entzuteko kanpaina bat baliatu du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak eskualdean futbola euskaraz eskatzeko. Hemen ikus daitezke iragarkiak. Azkena datorren astean kaleratuko da.
Euskalgintza baina ez da horretan geratuko. Hurrengo pausua eskualdeko udal euskara teknikariekin batera futbol elkarteak mahai baten bueltan eseri, manifestua aurkeztu eta elkarlanerako bideak jorratzen hastea izango da.
Irailetik aurrera berriz, futbola eta euskara ardatz jardunaldiak antolatzea eta kirolariak ikastetxeetan programa garatzea izango da helburua.
Hedabideetan