Atal berria abian jartzen dugu: Errotuladore Gorria. Euskaldunok gure hizkuntza eskubideak urratuta ikusten ditugunean, euskara baztertua denean, hizkuntzak tratu txarra jasotzen duenean,… ez geratu kexan, amorruan edo ezinean, bidaliguzue argazki bat edo eta egoeraren azalpena, guk atal honetan publiko egingo dugu.
E-maila: info@aiaraldekoeuskalgintza.eus whats-app/tlf: 688 86 29 49
Amurrion jasotako kartela (23/07)
Utzikeria, errespetu falta, ez-jakintasuna,…? Akats larri eta nabarmena du kartelak eta hala ere herriko paretak bete dituzte.
Laudion jasotako kartela (23/06)
Gure herrian arrotz. Euskara baztertzen duten kartel edo komunikazio elebakarrak zabaltzen dituzten ekimenek, ez lukete instituzioen babes edo dirulaguntzarik jaso beharko.