Udalerriz udalerri eta jairik jai, gure herriko festetako egitarauan euskarak zenbat leku du? Kontzertuak, haurrentzako emanaldiak eta helduentzako ekintzak aztertu eta iazkoekin alderatuko ditugu.
Arakaldoko udalerriak bere jai nagusiak uztailean ospatzen ditu. 2022 eta 2023ko datuak alderatuta, atzera pausu nabarmen bat eman dela ikus daitekeĀ dokumentu honetan.
Gure hizkuntzaren normalizazioan aurrera egiteko, jaietako programazioa osatzerako orduan euskara ere irizpidea izan behar da. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak edozein egitarau egiterakoan hizkuntza azterketa egin eta egitarauarekin batera datu horiek azaltzea eskatzen du. Hizkuntza babesteko eta euskal hiztunen eskubideak bermatzeko, herriko jaietan euskararen presentzia bermatu eta bultzatzeko kuotak ezartzea proposatzen dugu. Hau da, programatuko denaren zein ehuneko izango da euskaraz?
Euskarazko musika eta kultura programatzea ezinbestekoa da, euskarazko sorkuntza eta kontsumoa elikatzea ezinbestekoak baitira hizkuntza normalizazioan aurrera egiteko.