Udalerriz udalerri eta jairik jai, gure herriko festetako egitarauan euskarak zenbat leku du? Kontzertuak, haurrentzako emanaldiak eta helduentzako ekintzak aztertu eta iazkoekin alderatuko ditugu.
Azken urtetan gora bidean joan dira Laudioko Ugarte auoko jaiak, oraingoak hauek ditugu aztergai. 2022 eta 2023ko datuak alderatuta aurrerapausua ikus daiteke. Azterketa dokumentu honetan duzue ikusgai. Ugarteko jaietako aurtengo egitarau osoa berriz, hemen kontsultatu dezakezue.
Proposamenak
Gure hizkuntzaren normalizazioan aurrera egiteko, jaietako programazioa osatzerako orduan euskara ere irizpidea izan behar da. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak edozein egitarau egiterakoan hizkuntza azterketa egin eta egitarauarekin batera datu horiek azaltzea eskatzen du. Hizkuntza babesteko eta euskal hiztunen eskubideak bermatzeko, herriko jaietan euskararen presentzia bermatu eta bultzatzeko kuotak ezartzea proposatzen dugu. Hau da, programatuko denaren zein ehuneko izango da euskaraz?
Euskarazko musika eta kultura programatzea ezinbestekoa da, euskarazko sorkuntza eta kontsumoa elikatzea ezinbestekoak baitira hizkuntza normalizazioan aurrera egiteko.
Jaietan ere, ez dadila eten
Jaietan, oporretan, bidaiatzen, aisialdian,…
Udan ez utzi alde batera euskara. Ez laga bazterrean gure hizkuntza.
Mintzatu ahal den guztietan, ahal den guztiekin.
Kontsumitu euskaraz eta kontsumitu euskal kultura: euskarazko musika, antzerkia, literatura, komikiak,…
Inplikatu euskalgintzan, hizkuntz eskubideen defentsan,…
Udan ez dadila haria eten… #EUSKARAKTIBATU!