Laudioko udal batzak gehiengo osoz onartu du euskalgintzaren mozioa
EHBildu, EAJ eta OMNIAren aldeko 16 botoekin eta PSEren zinegotziaren kontrako bozkarekin, aurrera atera da euskalgintzak aurkeztutako mozioa Laudion. Honenbestez, udal-batzak bere kezka azaltzen du euskararen kontrako oldarraldi judizialaren aurrean eta herritarrak deitzen ditu azaroak 4rako Euskal Herriko Euskalgintza Kontseiluak deitua duen manifestaldian parte hartzera. Egun epaitegietatik euskarak jasotzen dituen erasoak zalatzeko asmoz, Aiaraldeko Euskalgintza […]
Argi mintzatu beharra
Hitz hauek idatzi orduko beste kolpe bat jaso izana ez litzateke harritzekoa, edo eta aldizkari hau inprentatik ateratzen denerako enegarren erasoa pairatu izana. Ari du, baina noiz ez? Debekuak, zigorrak eta kontu larriagoak izan dira, eta nahiz eta orain formak beste batzuk diren, tresnak findu edo makillatu diren… ari du. Gure hizkuntzak ezker eskuin jasotzen […]
Aiaraldean ere ozen diogu
Hizkuntza eskubideen alde eta oldarraldi judizialaren aurka. Azaroak 4, Bilboko Euskalduna 17:00Euskal Herriko Kontseiluak deituta manifestaldia#A4DenokBilbora
Arrankudiaga-Zolloko bi udal taldeek bat egin dute euskalgintzaren mozioarekin
Adierazpen publikoa kaleratu dute Arrankudiaga-Zolloko udalbatza osatzen duten bi alderdiek. EH Bilduk eta EAJk elkarrekin kaleratutako testuan bat egiten dute euskalgintzak aurkeztutako mozioarekin, herritarrak azaroaren 4ko manifestaldian parte hartzera deituz eta euskararen aurkako epai oldarraldiarekin beren kezka azalduz. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak Aiaraldeko udalerri guztietan aurkeztutako mozioarekin bat egiten dute Arrankudia-Zolloko udalbatza osatzen duten bi alderdi […]
Amurrioko udal-batzaren gehiengoak bat egin du mozioarekin
Azaroak 4ko manifestaldiari begira euskalgintzak aurkeztutako mozioarekin bat egin du Amurrioko Udaleko gehiengoak. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak aurkeztutako testua bere egin dute adierazpen instituzional batean Amurrioko EAJ eta EH Bilduk. Udalean gehiengo osoa osatzen duten bi alderdiek kezka adierazten dute euskararen kontrako epai oldarraldiaren aurrean eta Euskal Herriko Euskalgintzaren Kontseiluak azaroak 4rako antolatutako manifestaldian parte hartzera […]
Artziniegan ere, aurrera egin du azaroak 4ko mozioak
Artziniegako udalbatzak aho betez onartu du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak aurkeztutako mozioa. Azaroak 4ko deialdiarekin bat egin eta oldarraldi judizialagatik kezka azaltzen duen testuarekin bat egin dute EH Bilduk eta EAJk. Jada Orozkok, Aiarak eta Urduñak eman dute pausua, gainerako udaletan ere mozioa erregistartuta dago erantzun baten zain. Urriaren 19ko osoko bilkuran, udalbatza osatzen duten zinegotzi […]
Azaroak 4an parte hartzea bultzatzeko herri argazkia
Azaroaren 4an Bilbon ospatuko den manifestaldiarekin bat egin eta parte hartzea sustatzera deitu nahi ditugu Aiaraldeko norbanako, entitate eta elkarte euskaltzaleak. Horretarako, bihar urriak 26, Laudioko Herriko Plazan talde argazkia egiteko deialdia zabaldu nahi dugu. Hitzordua 17:30etan izango da. Azaroak 4an, euskararen kontrako oldarraldiari aurre egiteko, denok Bilbora!
[Errotuladore gorria] Atarian jada nahasten bagaituzte…
Laudioko Udaleko atarian hilabete honetan bertan ateratako argazki hau bidali digu herritar batek. Maizegi euskarazko itzulpen eskasekin gastigatzen gaituzte euskaldunok. Euskarazko testu publikoen kalitatea zaindu behar da, edozer ez baita zilegi. Oharra: informazio hau publikatu eta berehala arduradunek egindako akatsa onartu eta kartela kendu dute, zuzentzeko konpromisoarekin. Errotuladore Gorria. Euskaldunok gure hizkuntza eskubideak urratuta ikusten ditugunean, […]
Euskalgintzaren mozioak udalbatza osoaren onespena izan du Urduñan
Gaur goizean, urriak 24, Urduñako Udalbatzak aho betez onartu du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak azaroaren 4ko mobilizazioarekin bat egiteko aurkeztutako adierazpena. EAJ eta EHBilduko zinegotzien aldeko bozkarekin onartutako testuak, herritarrak mobilizatzera deitzen ditu eta kezka azaltzen du egungo oldarraldi judizialak euskararen normalizazioan eta biziberritzean eragin dezakeen kaltearekin. Honekin jada 3 dira Aiaraldean azararoaren 4ra begira mozioa […]
Lan-taldea handitzeko, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren lan-deialdia
Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak lan deialdia plazaratzen du, bere lan-taldea handitzeko asmoz. Astean 13 orduko lanaldia betetzeko langile bat bilatzen du euskalgintzak. Curriculumak azaroaren 10 arte jasoko dira info@aiaraldekoeuskalgintza.eus helbidean. Zehaztasun guztiak dokumentu honetan: