Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak mozioa aurkeztu du Aiaraldeko 9 udalerrietan. Euskal Herriko Euskalgintzaren ekimenarekin bat eginez, euskararen aurkako oldarraldi judizialaren aurrean adierazpen publiko bat egitea eskatzen diegu eskualdeko Udalbatza guztiei. Azaroak 4 Bilbon ospatuko den manifestaldiarekin bat egitera deitzen dugu baita.
Udal Legearen kontrako erabakia kate luze baten azken katebegia besterik ez da, aspalditik ari du euskararen kontra epaitegien aldetik. Laudio, Barakaldo, Irun, Atarrabia, Orkoien,… zerrenda luzatuz darrai.
Egoera horren aurrean Euskal Herriko Euskalgintzaren Kontseiluak manifestaldi nazionala deitu du azaroak 4rako Bilbon arratsaldeko bostetan. Ekimenarekin bat eginez, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak mozioa aurkeztu du Laudio, Amurrio, Urduña, Aiara, Okondo, Orozko, Arrankudiaga-Zollo, Arztiniega eta Arakaldoko Udaletan, bertako udalbatzek adierazpen publikoa egin dezaten eta azaroak 4ko ekimenarekin bat egin dezaten.
Hauxe da aurkeztutako dokumentua:
Azaroak 4ko hitzordua babestu eta partehartzea bultzatzeko ekimen bat prestatuko du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak. Deialdiaren berri egunotan emanngo dugu.