Azaroak 4ko Euskal Herriko Kontseiluak antolatutako manifestaldiaren harira eta egunotan gogor jotzen ari den epai oldarraldiaren aurrean, adierazpena onartu du Aiarako udalbatzak ahobetez. EH Bildu, Aiara Batuz eta EAJ-k Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak aurkeztutako mozioa onartuz, azken epaien larritasuna kezkaz jasotzen dutela adierazi eta herritarrak mobilizatzera deitu dituzte.
Azken orduetan euskararen aurkako epai berri bat heldu denean, Aiarako udalbatzak erabaki judizial hauek larriak direla deritzo eta kezkaz bizi du egoera. Horren aurrean, Udalean diren hiru indar politikoek, EAJ, Aiara Batuz eta EH Bilduk azaroaren 4an Bilbon ospatuko den manifestaldian parte hartzera deitu dituzte herritarrak.
Aiarakoa bigarren Udala da eskualdean zentzu honetan mozio bat onartzen, aurretik Orozkok egina du baita. Aiaraldeko Euskalgintza Konseiluak pausu bera espero du gainerako Udaletatik, guztietan mozioa aurkeztu baitu euskalgintzak.