Gaur goizean, urriak 24, Urduñako Udalbatzak aho betez onartu du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak azaroaren 4ko mobilizazioarekin bat egiteko aurkeztutako adierazpena. EAJ eta EHBilduko zinegotzien aldeko bozkarekin onartutako testuak, herritarrak mobilizatzera deitzen ditu eta kezka azaltzen du egungo oldarraldi judizialak euskararen normalizazioan eta biziberritzean eragin dezakeen kaltearekin. Honekin jada 3 dira Aiaraldean azararoaren 4ra begira mozioa onartu duten Udalak: Orozko, Aiara eta Urduña. Astelehenean Laudion bozkatuko da osoko bilkuran.
Euskal Herriko Euskalgintzaren Kontseiluak manifestaldi nazionala deitu du azaroak 4rako Bilbon arratsaldeko bostetan, euskararen kontrako oldarraldi judiziala salatzeko asmoz. Ekimenarekin bat eginez, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak mozioa aurkeztu du Laudio, Amurrio, Urduña, Aiara, Okondo, Orozko, Arrankudiaga-Zollo, Arztiniega eta Arakaldoko Udaletan, bertako udalbatzek adierazpen publikoa egin dezaten eta azaroak 4ko ekimenarekin bat egin dezaten. Orozkon, Aiaran eta Urduñan jada onartu dituzte mozioak, astelehenean berriz, Lauddion eztabaidatuko da osoko bilkuran. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak mozioa herri aurkeztutako udalerri guztietan onartzea espero du.