Azaroaren 4an Bilbon ospatuko den manifestaldiarekin bat egin eta parte hartzea sustatzera deitu nahi ditugu Aiaraldeko norbanako, entitate eta elkarte euskaltzaleak. Horretarako, bihar urriak 26, Laudioko Herriko Plazan talde argazkia egiteko deialdia zabaldu nahi dugu. Hitzordua 17:30etan izango da.
Azaroak 4an, euskararen kontrako oldarraldiari aurre egiteko, denok Bilbora!