Amurrio Izan-ek erakusleihoen lehiaketa antolatu du, baina erakusgai akatsak berriz ere. Lehia txukuna espero da, noizko baina euskara dotorea?
Sarean akatsez zipriztindutako testu honek laguntzen du kartela:
🎄✨️ Abenduaren 10etik 20ra, Amurrioko Erakusleihoen X Lehiaketa egingo da. Eta hemen dator onena! Zure erakusleiho gogokoena aukera eta haren alde bozkatzeko aukera duzu. Gainera, boto ematean, zozketan parte hartzen ari diren 75 euroko BI BALEETAKO BAT irabazteko zozketan sartzen zara! 😍🎉
Nola parte hartu? Erraza da: lortu txartela denda hauetako edozeinetan, bete eta urtzi Kultur Etxeko hautestontzian. Prest! Parte hartzen ari zara! Zozketan abenduaren 21ean egingo da. 🎆
Argitaratu den sarea baliatuz, mezu hau bidali diogu entitateari:
Egun on, erakusleihoen kanpainaren inguruan argitaratu duzuen kartelak akats nabarmena du: ERAKUSLEIHO jarri beharko luke. Bestetik, kartela aurkezteko jarri duzuen testua akatsez zipriztinduta dago. Ez da lehen aldia zuen entitatetik horrelakoak zabaltzen direla, aurreko baten Utsi Harritsen zioen kartelez josi zenuten herria. Gaztelaniaz onargarria ez dena, zergatik da onargarria euskararen kasuan? Diseinua, mezua… kanpaina baten garrantztsuak dira, hizkuntza ere bai, batez ere, atzean hiztunak gaudelako, herri bat, historia bat…
Jaso dugun erantzuna hauxe: Por favor, si me lo puedes enviar en castellano.
Errotuladore Gorria. Euskaldunok gure hizkuntza eskubideak urratuta ikusten ditugunean, euskara baztertua denean, hizkuntzak tratu txarra jasotzen duenean,… ez geratu kexan, amorruan edo ezinean, bidaliguzue argazki bat edo eta egoeraren azalpena, guk atal honetan publiko egingo dugu.
Emaila: info@aiaraldekoeuskalgintza.eus
whats-app/tlf: 688 86 29 49