Herritar batek helarazi digu kexua: hizkuntza aniztasuna bai baina euskarararentzat lekurik ez. Laudioko Herriko Plazan hizkuntza eskola du Vital Fundazioak. Ingelera, alemaniera eta frantsesa dira aukeran, eta azalpenak ematekon gaztelania noski, baina bertako hizkuntzaren arrastorik? Soilik “fundazioa” hitza. Euskalduna berriz ere arrotza bere herrian.
Herri beretik atera gabe, Caixa Bank-en bulegoko argazki hau helarazi digute. Hain iragarki handia eta hainbeste baliabide dituen entitate finantziero batean, nola liteke akatsa duen publizitate kanpaina bat egitea? “A” bat soberan, horrenbesterako al da ba? Eta gaztelaniazko bertsioa akastuna balitz? Begirunea…