2023-2027 legegintzaldian euskararen normalkuntza bultzatzeko 11 konpromiso hartu ditu OMNIAk Bai We Can dinamikarekin bat eginez. Laudioko alderdi politikoak 3 zinegotzi ditu eta udal gobernuan parte hartzen du.
Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak azken udal hauteskundeetan egindako proposamenera batu berri da OMNIA alderdia, Bai We Can dinamikako 11 konpromiso baino gehiago sinatuz. Alvaro Barriosek gidatzen duen taldeak konpromisoen jarraipena egin eta udal hizkuntza politikaz jardungo duen mahaian parte hartuko du eta, udal mailan hizkuntza eskubideak bermatuko dituen protokolo bat sortzeko prozesuan esku hartuko du. Horrez gain, beste 11 konpromiso hartu ditu honako dokumentuan:
Laudion, Alkatetza duen EH Bildu da konpromisoen beste sinatzailea, kasu horretan hauteskunde garaian sinatu zituen bere konpromisoak Ainize Gastakak, egungo alkateak.
Legegintzaldi berria
Bai We Can dinamika abiatu duela bost urte abiatu zuen Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak, eta pasa den maiatzaren 3an Sarauben balorazioa aurkeztearekin batera, legegintzaldi berrirako konpromisoak argitaratu. Hauteskunde kanpainan zehar, alderdi politikoak euskararen normalizazioan pausuak eman eta elkarlana sustatzea xede duen ekimen honekin bat egiteko aukera izan zuten, orotara 10 hautagaiek konpromisoak sinatu zituztelarik.
Legegintzaldia abiatuta, gutxienez Aiaraldeko lau udalerritan jarriko da martxan ekimena, duela bost urteko dinamikaren aldean aldaketa garrantzitsuak eta bidelagun berriak izango dituena. Bat egin ez duten alderdiei eskua luzatzen die Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak, konpromisoak hartu eta ekimenean parte hartu dezaten.