Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak apirilaren 10ean Kontseilu Orokorra ospatuko du Amurrioko Euskaltegian.
Iazko urtearen balantzea egin eta urte berrirako plangintza aurkeztuko du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak bere kidegoaren aurrean apirilaren 10ean arratsaldeko 5etatik aurrera Amurrioko Euskaltegian. Urtea erronkaz beterik dator eta iazko bide oparoan sakontzeaz gain, proposamen berriak ere izango dira mahai gainean.
Elkarteak urtean bi Kontseilu Orokor ospatzen ditu eta ohi legez, deialdia eta dokumentazioa e-posta eta whats-app bidez banatua du jada kidegoaren artean.
Parte hartzeko gurekin harremanetan jarri e-postaz info@aiaraldekoeuskalgintza.eus edo telefonoz 688862949