Laugarren urtez martxan da euskararen transmisioa familian bultzatzeko Gurasoleku programa. Sei herri, 14 ikastetxe, 6 haurreskola, gurasoentzako saioak, irakasleentzako saioak, aurkezpen publikoak eta zenbait berrikuntzarekin abian da ekimena.
Familia barruan euskara bultzatzeko xedez jaio zen Gurasoleku Aiaraldean. Lasarte-Oriako Ttakun euskara elkartearen esperientzian oinarrituta, 0-5 urteko umeak dituzten familietan gure hizkuntzaren transmisioa bultzatzeko sentzibilizazioa eta tresna pertsonalizatuak eskaintzea du helburu Gurasolekuk. Horretarako ezinbesteko bidelagun ditugu AEK, Laudioko Udal Euskaltegia, Udaberria Euskaltegia, Berbalagun, eskualdeko ikastetxeak, haurreskolak eta Amurrio eta Laudioko HHI.
Izan ere, aurten sei udalerritara zabaldu dugu Gurasoleku: Arrankudiaga-Zollo, Aiara, Orozko, Urduña, Laudio eta Amurrio. Orotara 14 ikastetxek eta 6 haurreskolak parte hartuko dute, zeintzuetan irakasleentzako formazio saioak eta gurasoentzako aurkezpen eta motibazio saioak egingo diren. Saio hauetan marko teorikoak, estrategiak, baliabideak eskaini eta sentzibilizazioa lantzea bilatzen dugu.
Horrekin batera hiru eskaintza helarazten zaizkie gurasoei: Gurasoeuskaltegia (euskara ikasteko), Gurasolagun (mintzamena lantzeko taldeak) eta Gurasolagun agenda (asialdia euskaraz familian).
Berrikuntzak
Programa indartze aldera eta gurasoek pausuak emateko ahalik eta baliabide gehien izan ditzaten, bi tresna berri jarriko ditugu familien eskura. Lehena, sarean euskaraz edo eta euskara lantzeko dauden tresna baliagarrien bilduma zabala biltzen duen Erramintakutxa izango da. Klik batean debaldeko makina bat baliabide topatu ahal izango dira bertan: app-ak, ikusentzutekoak, kantak, bildumak, jolasak, erremaminta informatikoak, gida didaktikoak…
Bigarren tresna, ikasturtean zehar argitaratu eta behar bezala aurkeztuko ditugun poltsiko hitzegiak izango dira. Hiru argatiratuko ditugu ikasturte honetan, bakoitza euskara bi hizkuntzatara itzulita: arabiera-amazighera, errusiarra-errumaniera eta portugera-gaztelania.
Ekitaldi publikoak
Ekimena ezagutarazten jarraitzeko zenbait ekitaldi egingo ditugu eskualdean:
19an Urduñan Berbalagun eta Kirikinorekin batera 17:30
20an Kirikinoren puzgarri eta tailerrekin Orozkon 16:45 eta Arrankudiagan 18:30
22an Arespalditzan 24 elkartearen Igandeak Familian ekimenarekin bat 17:00etan.
Partehartzaileak
Amurrion: Zabaleko, Mendiko, Amaurre eta Aresketa ikastetxeak eta Tipi-tapa eta Tantaka haurreskolak
Laudion: Laudio Ikastola, Latiorro, Lamuza, Lamilagrosa eta Areta Herri Eskola ikastetxeak eta Matxintxu haurreskola.
Urduñan: Urduña Herri Eskola eta Aintzinako Andra Mari ikastetxea eta Urduñako haurreskola.
Aiaran: Etxaurren Ikastola eta Etxaurren haurreskola.
Arrankudiaga-Zollon: Arrankudiagako Eskola.
Orzokon: Orozko Harana Eskola eta Orozkoko haurreskola.