[Errotuladore gorria] Udal langileen kontratuak erdara hutsean
Amurrioko Musika Eskolako langile baten salaketa bikoitza jaso dugu lan kontratua euskaraz eskatu arren erdaraz jaso duelako eta jakinarazpena ere erdara hutsez igorri diotelako. Salaketa Amurrioko Euskara Batzordera heldu zen, baita Musika Eskolako fundazioko presidentearengana eta eskolako idazkari eta ordezkari sindikalarengana. Hala ere, bere eskaerak erantzunik jaso ez duela adierazi du langileak. Egonkortze prozesu baten […]
[Errotuladore gorria] Ez al da atzera pausua?
Abenduaren 13an Urduñako Udalak programatutako umeentzako magia emanaldian gertatutakoarekin kexu dira zenbait herritar. Magiaz eta artez beteriko arratsalde gisa iragarri zuen Urduñako Udalak abenduaren 13an Alhondegian mago ezagun batek eskaini behar zuen emanaldia eta ondorengo marrazki lehiaketako sari banaketa. Bertaratu zen publikoa umeek eta gurasoek osatzen zuten, lehenengoak gehiago zirelarik. Kontuan hartu behar da emanaldia […]
[Errotuladore gorria] Euskara bazterrean utzita
Kulturartekotasuna, aniztasuna… ez da euskara bazterrean uztea, ez da bertako errealitateari bizkar ematea, ez da gutxitua berriz gutxiagotzea… ez da berriz, elebakartasuna bultzatzea. Hori ez. Errotuladore Gorria. Euskaldunok gure hizkuntza eskubideak urratuta ikusten ditugunean, euskara baztertua denean, hizkuntzak tratu txarra jasotzen duenean,… ez geratu kexan, amorruan edo ezinean, bidaliguzue argazki bat edo eta egoeraren azalpena, guk […]
[Errotuladore gorria] Non gauden jakin gabe
Orozko UEMAko udalerria da, euskara gaitasunaren % 69,9ko indizea duena. Orozkon eskolatutako umeen % 100ek D ereduan ikasten du. Horrelako herri batean edozein herritan salagarria litzatekeena are eta mingarriagoa suertatzen da. Nola da posible programazio oso bat prestatzea euskararen arrastorik gabe? Ez da posible, ezin liteke… motz geratuko gara. Ikusi eta irakurri: Testuak hainbat akats […]
[Errotuladore gorria] Gramatikak bost, legeak bost, euskara planak…
Jada eta tamalez, klasikoa bihurtzeko bidean da Hauxe da, Amurrioko udal-aldizkaria, Errotuladore gorria sailean. Euskararen presentzia eskasa, ez baita edukiaren laurden batera ere iristen, Amurrioko euskaldunen indizea %43,5 denean; Euskararen legea eta sektore publikoan euskararen erabilera normalizatzeko Eusko Jaurlaritzaren otsailaren 22ko 19/2024 dekretuaren kontrakoa da baita; Amurrioko udalaren Euskara Planak jasotzen duena betetzen ez duena; […]
Hizkuntza politika diseinatzeko hausnarketa, azterketa eta parte hartzea
Abenduak 11 eta 12an, Orozkon eta Arrankudiagan UEMAk eta Euskal Herriko Euskalgintzaren Kontseiluak aurrera eramandako dinamiken nondik norakoak aurkeztu dizkie herritarrei. Hizkuntza Politikak diseinatzea helburu, herriatarren ekarpenak eta hausnarketak jaso dira. Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak ere dinamikan parte hartu du. Aroa Euskara Plana udaletan garatzeko parte hartze prozesua abiatu zuen UEMAk duela hilabete batzuk Orozkon eta […]
[Errotuladore gorria] Ekimen eder bat… ozeanoan galduta
Etxetik atera aurretik, ispiluan begiratu eta orraztea ohikoa dugu. Kartelekin gauza bera egingo bagenu… Mundura txukunago aterako ginateke eta horrelako hanka sartze galantak saihestuko genituzke. Harrigarriena zera da, akatsak beti euskalduna zigortzen duela, erdaran horrelakorik ikusi gabe baikaude gure eskualdeko horma eta sareetan. Zergatik ote? Hurrengorako adi, etxetik atera haurretik orraztu, bestela ekimen eder bat […]
Helduleku berria pausuak ematen jarraitzeko
Laudioko Udalaren Hezkuntza Politika aztertu du Euskal Herriko Euskalgintzaren Kontseiluak, indarguneak eta ahulguneak argitara ateraz. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluarekin elkarlanean burutu den dinamikak, hilabetetako azterketa sakona eta herritarren ekarpenak jaso ditu dokumentu publiko batean. Udalak emandako pausuaren garrantzia aitortu eta pausu gehiago emateko bidea irekitzen dela azaldu dute euskalgintzako ordezkariek. Abenduaren 3arekin Laudioko Udalak, Euskal Herriko […]
Eskualdea euskararekin korapilatu zen Arrankudiagan
Elkarrekin euskararen eguna ospatzea zen xedea eta ederki bete zen helburua. Egitarau anitzak erakarrita eta tenperatura epelak lagun, eskualdeko udalerri guztietatik hurreratuta, adin guztietako herritarrak hurbildu ziren Arrankudiagara. Giro ezin hobean eta parte hartze handiarekin joan zen eguna, aldarrikapena eta jaia uztartuz. Euskarekin korapilatzeko gonbidapena zabaldu zen Arrankudiagatik eskualdera. 2016an Aiaraldeako Euskalgintza Kontseilua sortu zenetik, […]
Hizkuntza politiken azterketa eta parte hartzea uztartuz
UEMAk, Euskal Herriko Euskalgintzaren Kontseiluak eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak bat egin Orozkon Udalaren Hizkuntza Politikan eragiteko. Hiru ekimen uztartuz indarrak batu ditugu: Euskara Plana sortzeko prozesu parte hartzailea, Udalaren Hizkuntz Politikaren azterketa eta Bai We Can dinamika. Orozkoko Euskara Plan Estrategikoa sortzeko xedean, prozesu parte hartzailea bideratu du UEMAk. Euskal herriko Euskalgintza Kontseiluak hilabeteotan Orozkoko […]