Helduleku berria pausuak ematen jarraitzeko
Laudioko Udalaren Hezkuntza Politika aztertu du Euskal Herriko Euskalgintzaren Kontseiluak, indarguneak eta ahulguneak argitara ateraz. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluarekin elkarlanean burutu den dinamikak, hilabetetako azterketa sakona eta herritarren ekarpenak jaso ditu dokumentu publiko batean. Udalak emandako pausuaren garrantzia aitortu eta pausu gehiago emateko bidea irekitzen dela azaldu dute euskalgintzako ordezkariek. Abenduaren 3arekin Laudioko Udalak, Euskal Herriko […]