Aiaraldeko Euskalgintza

Ikasturte berriarekin hemen da Gurasoleku

Ikasturte berriarekin hemen da Gurasoleku

0-5 urte bitarteko umeak dituzten familietan euskararen transmisioa bultzatzea xede du Gurasoleku programak. Iaz, Amurrion abiatutako ekimena Laudiora ere zabaldu dugu. Hauxe duzue aurtengo spota: AEK eta Berbalagun programarekin ondutako proiektura Laudioko Udal Euskaltegia batu da aurten. Poz handiz esan dezakegu Laudio eta Amurrioko eskola eta haurreskola guztiek parte hartzen dutela ekimenean. Amurrioko Amaurre ikastetxea, […]

Irailarekin prestaketa lanetan hasi gara

Irailarekin prestaketa lanetan hasi gara

2022arekin bueltan dator Euskaraldia . Hizkuntz ohituretan eragiteko ariketa erraldoia azaroaren 18tik abenduaren 2ra gauzatuko da Euskal Herrian. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluan hasi gara motorrak berotzen. Laster jakingo duzue gehiago…

Aiaraldean Euskaraldia dinamizatzeko lan eskaintza

Aiaraldean Euskaraldia dinamizatzeko lan eskaintza

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra Euskaraldi ospatuko da Euskal Herrian, hizkuntza ohiturak aldatzeko dinamika. Aurreko edizioetan bezala, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak ahalegin berezia egingo du ekimen honi eskualdean hauspoa emateko. Horretarako, Euskaraldia eskualdean dinamizatzeko bi pertsona kontratatzeko deialdia zabaltzen dugu. Kontratuek hiru hilabeteko iraupena izango dute, lanordu osoan eta irailean hasteko. Deialdian parte hartzeko bidali curriculum-a info@aiaraldekoeuskalgintza.eus […]

Euskaraktibatu jaia Luaiondon

Euskaraktibatu jaia Luaiondon

Ekainaren 4an Luiaondon Aiaraldeko euskararen eguna ospatu genuen egitarau bete betearekin. Hauek eguneko irudi batzuk, Aiaraldea Gaur hedabideak jasota. Ekitaldia nagusia berriz, hemen duzue ikusgai.

Euskaraktibatu: informazio guztia

Euskaraktibatu: informazio guztia

Larunbat honetan ospatuko dugu Aiaraldeko euskararen eguna Luiaondon. 2021eko abenduan ospatu behar genuen jaia baina, euriteengatik zein osasun egoeragatik bertan behera geratu zen. Eskaintza zabala da oso eta hori ondo ezagutzeko, informaqzio guztia biltzen duen buletina prestatu dugu: labur.eus/euskaraktibatu_ Luiaondon izango dugu topagunea Aiaraldeko euskaltzaleok , euskarak aurrera egin dezan eta Korrikak eskualdean sortutako energiari […]

Euskaraktibatu jaia, Aiaraldea Hemen hamabostekarian

Euskaraktibatu jaia, Aiaraldea Hemen hamabostekarian

Ekainaren 4an Aiaraldeko euskararen egun bateratua ospatuko dugu Luiaondon, Euskaraktibatu! lemapean. Aiaraldea hedabideko lagunek informazio osatuena dakarte Aiaraldea Hemen hamabostekariaren azken alean. Euskarazko prentsa kontsumitu eta #euskaraktibatu!

Euskararen errota (erremixa)

Euskararen errota (erremixa)

Musika: Igon Olaguenaga Hitzak: Izar Mendiguren Erremixa: Jimmy Bidaurreta Koreografia: Ainhize Solaun Musikari gonbidatuak: *Egoitz Uriarte *Chiki Lora *Jurgi Ibarretxe *Xabi Basterra *Sabin Guaresti *Olatz Gartzia *Irati Mendiguren *Garazi Abrisketa *Igor Arzuaga Bideogintza: Komunika 2022ko ekainaren 4an EUSKARAKTIBATU JAIA Luaiondon (Aiara). Abenduaren 4an posible izan ez zena, ekainaren 4ean burutuko dugu: Aiaraldeko Euskarareren eguna elkarrekin […]

Hizkuntza irizpideak, gure herriko jaietan

Hizkuntza irizpideak, gure herriko jaietan

Aiaraldeara indartsu itzuli dira herriko jaiak. Bi urteko parentesiaren ostean ohiko bidetik dira berriz festak gurean. Jada, besteak beste, Aiarako San Prudentzio eta Amurrioko San Jose auzoko jaiak ospatu dira eta orain, azken txanpan dira Urduñako Otxomaioak. Jaiak sozializaziorako aukera aparta dira; kultur eztanda bat. Denboraldia ireki berri den honetan, gogoeta egiteko aukera paregabea dugu. […]

Euskalgintzaren txosna Otxomaioetan

Euskalgintzaren txosna Otxomaioetan

Gaur maiatzak 6, 21:00etan Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren txosnaren irekiera. Ez huts egin!Maiatzaren 7, 8, 13 eta 14an 19etatik aurrera irekita. Babestu gure proiektua.#Euskaraktibatu