2023an egindakoaren laburpen bat
Aiaraldea.eus hedabideak kaleratzen duen Poliedroa saioan Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak 2023an egindako lanen errepaso txiki bat egin genuen.
Erasoei erantzun, egunerokoan eraiki
Hizkuntz eskubideei eraso berri bat, epaitegietatik euskarafobia erakustaldi berri bat, argudio faltsuekin euskara berriz ere baztertua… Euskara hizkuntza zaila dela argudiatu zuen epailearen epai irmoa iritsi da Laudiora eta horri erantzuteko Euskal Herriko Euskalgintza Kontseiluak eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak deituta, elkarretaratzea burutu zen atzo, abenduak 21, Laudion. Deialdiak atxikimendu zabala izan du, Euskal Herriko eta […]
Euskaraktibatu zozketako zenbaki saritua
Abenduaren 3an Arztiniegan egindako zozketan, 3203 zenbakia suertatu da saritua. Zenbakia Amurrioko Zaraobe institutuak saldu zuen. Zorionak Santi Hernando!
Laudioko udal batzak gehiengo osoz onartu du euskalgintzaren mozioa
EHBildu, EAJ eta OMNIAren aldeko 16 botoekin eta PSEren zinegotziaren kontrako bozkarekin, aurrera atera da euskalgintzak aurkeztutako mozioa Laudion. Honenbestez, udal-batzak bere kezka azaltzen du euskararen kontrako oldarraldi judizialaren aurrean eta herritarrak deitzen ditu azaroak 4rako Euskal Herriko Euskalgintza Kontseiluak deitua duen manifestaldian parte hartzera. Egun epaitegietatik euskarak jasotzen dituen erasoak zalatzeko asmoz, Aiaraldeko Euskalgintza […]
Argi mintzatu beharra
Hitz hauek idatzi orduko beste kolpe bat jaso izana ez litzateke harritzekoa, edo eta aldizkari hau inprentatik ateratzen denerako enegarren erasoa pairatu izana. Ari du, baina noiz ez? Debekuak, zigorrak eta kontu larriagoak izan dira, eta nahiz eta orain formak beste batzuk diren, tresnak findu edo makillatu diren… ari du. Gure hizkuntzak ezker eskuin jasotzen […]
Arrankudiaga-Zolloko bi udal taldeek bat egin dute euskalgintzaren mozioarekin
Adierazpen publikoa kaleratu dute Arrankudiaga-Zolloko udalbatza osatzen duten bi alderdiek. EH Bilduk eta EAJk elkarrekin kaleratutako testuan bat egiten dute euskalgintzak aurkeztutako mozioarekin, herritarrak azaroaren 4ko manifestaldian parte hartzera deituz eta euskararen aurkako epai oldarraldiarekin beren kezka azalduz. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak Aiaraldeko udalerri guztietan aurkeztutako mozioarekin bat egiten dute Arrankudia-Zolloko udalbatza osatzen duten bi alderdi […]
Amurrioko udal-batzaren gehiengoak bat egin du mozioarekin
Azaroak 4ko manifestaldiari begira euskalgintzak aurkeztutako mozioarekin bat egin du Amurrioko Udaleko gehiengoak. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak aurkeztutako testua bere egin dute adierazpen instituzional batean Amurrioko EAJ eta EH Bilduk. Udalean gehiengo osoa osatzen duten bi alderdiek kezka adierazten dute euskararen kontrako epai oldarraldiaren aurrean eta Euskal Herriko Euskalgintzaren Kontseiluak azaroak 4rako antolatutako manifestaldian parte hartzera […]
Euskalgintzaren mozioak udalbatza osoaren onespena izan du Urduñan
Gaur goizean, urriak 24, Urduñako Udalbatzak aho betez onartu du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak azaroaren 4ko mobilizazioarekin bat egiteko aurkeztutako adierazpena. EAJ eta EHBilduko zinegotzien aldeko bozkarekin onartutako testuak, herritarrak mobilizatzera deitzen ditu eta kezka azaltzen du egungo oldarraldi judizialak euskararen normalizazioan eta biziberritzean eragin dezakeen kaltearekin. Honekin jada 3 dira Aiaraldean azararoaren 4ra begira mozioa […]
Lan-taldea handitzeko, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren lan-deialdia
Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak lan deialdia plazaratzen du, bere lan-taldea handitzeko asmoz. Astean 13 orduko lanaldia betetzeko langile bat bilatzen du euskalgintzak. Curriculumak azaroaren 10 arte jasoko dira info@aiaraldekoeuskalgintza.eus helbidean. Zehaztasun guztiak dokumentu honetan: