Izen emate arrakastatsua
Urriaren 6an itxi zen Gurasoleku programan parte hartzeko izen ematea Amurrion. Jasotako erantzunaren aurrean pozik gaude ekimena bultzatu dugun Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua, AEK eta Aiarako Berbalagun. Lehenik eta behin, eskertu nahi dugu Amaurre, Aresketa, Mendiko eta Zabaleko ikastetxeek eta Tantaka eta Tipi-tapa haurreskolek proiektu honetan izan duten inplikazioa. Esker mila, gure eskaintzan izena eman duten […]
Hedabideen aurrean aurkeztu dugu Gurasoleku, eskola zuzendarien babesaz
Prentsa oharra: labur.eus/gurasoleku_prentsa_oharra Esku-orria: https://labur.eus/gurasoleku_Amurrio Izen ematea urriaren 5a arte, Amurrioko lehen eta haur hezkuntzako eskoletan eta haur-eskoletan.
Batu Gurasolekura
Amurrioko Haurreskola eta Eskola guztiek bat egin dute Gurasolekurekin. 0-5 urte bitarteko umeak dituzten familietan euskararen transmisioa bultzatu nahi du egitasmoak. Eskola eta Haurreskoletako zuzendaritzei aurkeztu ostean, irakasle tutoreekin formazio saioak egin ditugu azken astean. Orain gurasoekin motibazio saioa eta proiektuaren aurkezpena egingo dugu. Proiektua ezagutarazteko honako bideoa jarri dugu sarean, esku-orria berriz https://labur.eus/gurasoleku_Amurrio estekan […]
Egitasmo berria abian
Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseilua birsortze prozesu betean darama azken hilabeteak, abenduan borobilduko dena. Barrura begirako lanketa horretan buru belarri izanagatik ere, ez diogu zenbait lan ildo estrategikotan ekimenak gauzatzeari uko egin izan ahal. Instituzioen alorrean Bai We Can aktibatu badugu, hezkuntza arloan proiektu berria dakargu: Gurasoleku. 0-5 urte bitarteko haurrak dituzten familien baitan euskararen transmisioa bultzatzea […]
Bai We Can: konpromisoak betetzeko garaia
2019an alde biko kanpaina egin genuen: herritarrak mobilizatuz eta politikariak interpelatuz. Ez we can´t egoeratik Bai we can-era pasaz. Eskualdeko 25 talde politikok euskararen normalkuntzan aurrera egiteko konpromisoak sinatu zituzten. Azken hilabeteetan, ekimenaren bigarren fasea aktibatu dugu, herriz-herri jarraipen mahaiak deituz. Udal agintariekin eta alderdi politiko sinatzaileekin konpromisoak birpasatu eta egoeraren diagnosia egitearekin batera, aurrera egiteko […]