Ikasturte berriarekin, bueltan da Gurasoleku
Gure seme-alaben euskalduntzea ez da soilik eskolaren kontua, guraso eta familiak pieza klabea dira. Horregatik, hirugarren urtez jarraian, Gurasoleku ekimena abian jarriko dugu, iaz baino eragile gehiagoren partehartzearekin. Amurrio, Laudio eta aurten Urduñara ere zabalduko dugu ekimena. Laster informazio gehiago. Oraingoz, hona hemen aurtengo bideoa:
Jairik-jai (VII) Amurrio
Udalerriz udalerri eta jairik jai, gure herriko festetako egitarauan euskarak zenbat leku du? Kontzertuak, haurrentzako emanaldiak eta helduentzako ekintzak aztertu eta iazkoekin alderatuko ditugu. Amurrioko udalerriak abuztukoak ditu bere jai nagusiak. 2022 eta 2023ko datuak alderatu ditugun, batetik egitarau ofiziala eta bestetik Jai herrikoien egitaraua aztertuz dokumentu honetan. Musikaren alorrean aurrerapausua eman da, umeen programazioan berriz, […]
Amurrioko Alkateak konpromisoa hartu du euskalgintzaren aldarrikapenen aurrean
Euskara alorrean %100ean jardungo duen langilea izango du Amurrioko Udalak. Horixe Amurrioko Alkateak Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluaren aurrean hartutako konpromisoa. Hitza betetzeko hilabeteko epea jarri dio bere buruari Txerra Molinuevok. Amurrion, Udal Langile Zerrendatik Euskara Teknikari lanpostua kentzeko erabakiaz hitz egiteko bildu zen Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua atzo, uztailak 31, Txerra Molinuevo Laña Amurrioko alkate eta euskara […]
Amurrioko Udalak euskara teknikari lanpostua ezabatu du
Amurrioko Udalak uztailak 27ko Udal Osoko Bilkuran, Udal Lanpostuen Zerrendatik (RPT) euskararen normalkuntzarako teknikaria lanpostua ezabatzea erabaki du. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak erabakia oso larritzat jotzen du. Hori dela eta hainbat, ekimen eramango ditugu aurrera eta horren berri emango dugu dagokionean. Hasteko eta behin, kexa bana erregistratu ditugu Euskal Herriko Hizkuntza Eskubideen Behatokian eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Eskubideak […]
Jairik-jai (VI) Ugarte
Udalerriz udalerri eta jairik jai, gure herriko festetako egitarauan euskarak zenbat leku du? Kontzertuak, haurrentzako emanaldiak eta helduentzako ekintzak aztertu eta iazkoekin alderatuko ditugu. Azken urtetan gora bidean joan dira Laudioko Ugarte auoko jaiak, oraingoak hauek ditugu aztergai. 2022 eta 2023ko datuak alderatuta aurrerapausua ikus daiteke. Azterketa dokumentu honetan duzue ikusgai. Ugarteko jaietako aurtengo egitarau osoa berriz, hemen kontsultatu […]
Jairik-jai (V) Areta
Udalerriz udalerri eta jairik jai, gure herriko festetako egitarauan euskarak zenbat leku du? Kontzertuak, haurrentzako emanaldiak eta helduentzako ekintzak aztertu eta iazkoekin alderatuko ditugu. Aiaraldean, tradizio eta indar asko duten jaiak dira Aretakoak, gaur uztailak 21 abiatuko direnak. 2022 eta 2023ko datuak alderatuta, aurten ez dira iazko datu bikainak errepikatu eta atzerapausua eman da euskararen […]
Jairik-jai (IV) Luiaondo
Udalerriz udalerri eta jairik jai, gure herriko festetako egitarauan euskarak zenbat leku du? Kontzertuak, haurrentzako emanaldiak eta helduentzako ekintzak aztertu eta iazkoekin alderatuko ditugu. Aiara udalerriko herririk populatuena da Luiaondo. Jai nagusiak uztailean eta abuztuan ospatzen ditu herriak. 2022 eta 2023ko datuak alderatuta, orokorrean, euskararen presentzia areagotu egin da. Azpimarratzekoa da baina, umeei zuzendutako ikuskizuna […]
Ez dadila eten… euskaraktibatu!
Jaietan, oporretan, bidaiatzen, aisialdian,… Udan ez utzi alde batera euskara. Ez laga bazterrean gure hizkuntza. Mintzatu ahal den guztietan, ahal den guztiekin. Kontsumitu euskaraz eta kontsumitu euskal kultura: euskarazko musika, antzerkia, literatura, komikiak,… Inplikatu euskalgintzan, hizkuntz eskubideen defentsan,… Udan ez dadila haria eten… #EUSKARAKTIBATU!
Jairik-jai (III) Arakaldo
Udalerriz udalerri eta jairik jai, gure herriko festetako egitarauan euskarak zenbat leku du? Kontzertuak, haurrentzako emanaldiak eta helduentzako ekintzak aztertu eta iazkoekin alderatuko ditugu. Arakaldoko udalerriak bere jai nagusiak uztailean ospatzen ditu. 2022 eta 2023ko datuak alderatuta, atzera pausu nabarmen bat eman dela ikus daiteke dokumentu honetan. Gure hizkuntzaren normalizazioan aurrera egiteko, jaietako programazioa osatzerako orduan […]