Aurten Arrankudiaga-Zollon ospatuko dugu elkarrekin euskararen eguna
2016tik Aiaraldean elkarrekin ospatzen dugu euskararen eguna. Aurten, hitzordua bikoitza izango da azaroak 29an Zollon gauez eta abenduak 1 Arrankudiagan egun osoko jaiarekin. Berotzen joateko jada martxan dira bi proposamen: Memealdia 3.0 eta Euskararekin korapilatu zaitez! Egitaraua aurkeztera atera ginen Arrankudiagako plazara barikuan. Euskaldunon komunitatea indartu, elkar ezagutu, saretu, hiztun berriak erakarri, gure hizkuntza bultzatu […]
Ospakizuna eta erronka, udalerri euskaldunak Aiaraldean
Igandean, martxoak 26, Arrankudiagan izan ginen, udalerria UEMAn sartzeagatiko ospakizunean. Arrankudiaga eta Zollok hartutako erabakia eta emandako pausua babestu gura izan genuen Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren izenean. Pausu garrantzitsua izan da, gure eskualdean Orozkorekin batera orain bi udalerri baitira Udal Euskaldunen Mankomunitatean. Erronka, pausu berri honen ostean gehiago etortzea izango da, eskualdean euskaraz bizitzeko aukera izan […]
Arrankudiaga-Zollok UEMAn sartzeko pausua eman du
Larunbata honetan, Azpeitian ospatuko den ekitaldian, Arrankudiaga-Zollo Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartuko da. Euskaraz bizitzeko nahian, aurrerapausu garrantzitsua eta erronka ederra Arrankudiaga eta Zolloko herrietarrentzat. Udalak, ekitaldia eta ospakizuna prestatu ditu igande honetarako. Bertan izango da Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua ere, ekimenari babesa eman eta erabakiagatik zoriontzeko. UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea 1991n sortu zen. Aiaraldeko Udalerrien artean, […]