[Errotuladore gorria] Norbere atean golak sartzen
Orrazketaren beharra, arreta falta, asmo onak baina…? Web-gune honetan nabigatzean, umoretik heldu edo minetik? Nola da posible? Errespetu falta ere bada, horrelakoak gazteleraz ez lirateke onartuko, baina euskaraz dena zilegi? Udalaren euskara zerbitzura laguntza bila jotzea aukera bat litzateke, baina makina baten edo auskalo ausazko zein aplikazioren esku utzita emaitza: erabateko desastrea. C.D. Laudio futbol […]
[Errotuladore gorria] Gutxi eta eskas
Ez da lehen aldia atal honetara Hauxe da dakargula, Amurrioko Udal Buletina. Sare sozialak soilik gaztelaniaz dituen hamabostekariak, euskara bere azaletik ezabatu du irailak 30eko zenbakian. Azalean jasotzen diren 5 titularrak gaztelania hutsean dakartza eta kontra-azaleko artikulu biak erdara hutsean, euskarazko esaldi bakar batekin. 12 orrialdeko aldizkarian soilik bi dira euskaraz eta gainera, euskaraz dauden […]
[Errotuladore gorria] Hirugarren mailakoa
Euskara Euskal Herriko berezko hizkuntza da eta Euskal Autonomi Erkidegoan hizkuntza ofiziala da gaztelaniarekin batera. Hala dio, hitzez hitz 1982ko Euskararen Legeak. Berezko hizkuntza, ez arrotz hizkuntza, ez gutxiengo bati egindako kontzesioa, ez azken orduko tramite bat, ez gaztelaniaren menpeko, ez hirugarren mailako hizkuntza… Legeak berak euskara integraziorako tresnatzat du, baina askotan horma baten kontra […]
[Errotuladore gorria] Menperatu
Hainbatetan aipatu dugu eta tamalez gehiagotan aipatu beharko dugula ematen du: gaztelania hutsezko kartelek euskara ikustezin bihurtzen dute. Euskararen legeak 40 urtetik gora ditu eta oraindik horrela gabiltza. Instituzio publikoek diruz lagundutako ekimena izanik, onartezina da. Dirulaguntzak tartean daudenean, badaude bideak horrelako gauzak gerta ez daitezen eta hori hala izan dadin instituzioei dagokie esku hartzea, […]
[Errotuladore gorria] Udalekuetan euskara galtzaile
D ereduan osoki murgilduta dagoen eskualde batean nola liteke begiraleek ume eta gaztetxoei erdaraz egitea? Gurasoei euskarazko eskaintza egin; lizitazioan udalak zerbitzua euskaraz eskatu; enpresa, horren jakitun, begiraleak kontratatu; eta azkenean, herritarrek emaitza salatu: begiraleak umeei gazteleraz udal udalekuetan. Nola da posible? Zerk egin du kale? Zein da edo zeintzuk beren funtzioa bete ez duten […]
Udal buletinaren sare sozialak erdara hutsez ditu Amurriok
Amurrioko Udal Buletina Hauxe da izenez argitaratu eta hamabostean behin amurriarren postontzira heltzen da paperezko formatuan. Aldizkari honetan euskararen presentzia eduki osoaren %20 da soilik (maiatzaren 15eko zenbakian neurtua) eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak hainbatetan azaldu du eduki osoa euskaraz irakurtzea bermatu beharko litzatekeela. Oraingoan baina, argitalpenaren facebook-eko orrialdea aztertu dugu, herritar batek ohartarazita, eta informazioa […]
[Errotuladore gorria] Garrantzitsuena… erdaraz
Badira kartel elebidun itxura dutenak, irakurtzera hurbildu eta… zapla! Informazioaren garrantziaren arabera euskara desgertu egiten da. Hona hemen horietako bat: Beste kasu bat honakoa, itxuraz elebiduna baina berriz ere hanka motz. Lehenengo, lerroburua eta informazio garrantzitsuena erdara hutsez dago. Bigarrenik, lehenengo euskaraz eta nabarmenduta eta gero erdaraz joan beharko luke. Zergatik? Euskaldunak erdara ere ulertzen […]
Manifestuarekin eta ekainak 21eko deialdiarekin bat egin du AIEKEk
Aiaraldea hedabideak bultzatutako Amurrion euskaraz bizi nahi dugu! manifestua sinatu du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak (AIEKE). Halaber ekainak 21ean Amurrioko Juan de Urrutia plazan egingo den agerraldian parte hartzera eta manifestua sinatzera deitzen du elkarteko kidegoa, entitateak eta norbanakoak.
Jada nahikoa ez ziren baliabideak areago murriztu ditu Amurrioko Udalak
2024ko aurrekontuetan etorri da kolpe berria: orokorra handitu den arren, euskara arloko aurrekontua murriztu egin du Amurrioko udal gobernuak. Gutxienez aurrekontu osoaren %2a euskara alorrera eskaintzea aholkatzen du Eusko Jaurlaritzak, Amurrio %1,51 eta %0,82 artean kokatzen da Aiaraldea hedabideak argitaratu berri duenez. Aiaraldea hedabideak Amurrioko Udal aurrekontuak aztertu ditu eta datu kezkagarriak eman ditu argitara. […]
Amurrion ‘Euskaraz bizi nahi dugu’ manifestua bultzatu du Aiaraldea hedabideak
Atxikimendu kanpaina abiatu du Aiaraldea hedabideak Amurrion euskaraz bizi nahi dugu manifestua sarean jarriz. Amurrioko Udalak elkarlanerako 2012tik indarrean zuten hitzarmena hautsi ostean, elkarretaratzea deitu dute ekainaren 21erako. Hiru eskakizun zehatz jasotzen dituen manifestua zabaldu du sarean Aiaraldea hedabideak. Amurrion euskaraz bizi nahi dugu aldarrikatuz, balioan jartzen ditu urte guzti hauetan emandako pausuak eta gehiago […]