Amurrioko Alkateak konpromisoa hartu du euskalgintzaren aldarrikapenen aurrean
Euskara alorrean %100ean jardungo duen langilea izango du Amurrioko Udalak. Horixe Amurrioko Alkateak Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluaren aurrean hartutako konpromisoa. Hitza betetzeko hilabeteko epea jarri dio bere buruari Txerra Molinuevok. Amurrion, Udal Langile Zerrendatik Euskara Teknikari lanpostua kentzeko erabakiaz hitz egiteko bildu zen Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua atzo, uztailak 31, Txerra Molinuevo LaƱa Amurrioko alkate eta euskara […]
Amurrioko Udalak euskara teknikari lanpostua ezabatu du
Amurrioko Udalak uztailak 27ko Udal Osoko Bilkuran, Udal Lanpostuen Zerrendatik (RPT) euskararen normalkuntzarako teknikaria lanpostua ezabatzea erabaki du. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak erabakia oso larritzat jotzen du. Hori dela eta hainbat, ekimen eramango ditugu aurrera eta horren berri emango dugu dagokionean. Hasteko eta behin, kexa bana erregistratu ditugu Euskal Herriko Hizkuntza Eskubideen Behatokian eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Eskubideak […]
Babesteko, salatzeko, defendatzeko, zuzentzeko,… errotuladore gorria
Atal berria abian jartzen dugu: Errotuladore Gorria. Euskaldunok gure hizkuntza eskubideak urratuta ikusten ditugunean, euskara baztertua denean, hizkuntzak tratu txarra jasotzen duenean,… ez geratu kexan, amorruan edo ezinean, bidaliguzue argazki bat edo eta egoeraren azalpena, guk atal honetan publiko egingo dugu. E-maila: info@aiaraldekoeuskalgintza.eus whats-app/tlf: 688 86 29 49 Amurrion jasotako kartela (23/07) Utzikeria, errespetu falta, […]