Laudioko ikastetxe guztien babesarekin aurkeztu da Gurasoleku
Laudioko Kasinoan aurkeztu genuen atzo, irailak 28, Gurasoleku ekimena, herriko haurreskola eta eskola guztien babesarekin. Amurrion iaz abiatu eta aurten Laudiora ere zabaldu dugu programa. Ikastetxeetako zuzendariak eta euskara teknikaria ondoan izan genituen egitasmoaren sustatzaileok: Laudioko AEK, Berbalagun, Udal Euskaltegia eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak. 0-5 urte bitarteko familiei zuzendutako eskaintza aurkezteaz gain “euskara denok interpelatzen […]
Euskaraldiko furgoneta ibiltariak Laudio eta Amurrio bisitatu zituen asteburuan
Euskaraldia badoa bere lekua hartzen gure eskualdeko egunerokoan. Ostiralean Laudion eta igandean Amurrion Euskaraldiko furgoneta ibiltaria izan zen. Bertan informazioa, kamisetak, izen-emateak, musika,… topatu zuten bertaratutakoak. Motorrak berotzen goaz beraz.
Bigarren urtez martxan da Amurrion Gurasoleku
0-5 urte bitarteko umeak dituzten familietan euskararen transmisioa bultzatzeko programa, iaz abiatu genuen Amurrion. Aurten ere, amurriar familiek aukera dute programa honetan parte hartzeko. Horretarako AEK, Berbalagun programa eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua elkarlanean ari gara eskuz-esku. Berriro ere, Amurrioko eskola eta haurreskola guztiek bat egin dute egitasmoarekin: Tipi-tapa eta Tantaka haurreskolak, Zabaleko ikastetxea, Amaurre, Aresketa Ikastola eta Mendiko eskola. […]
Euskaraldia Aiaraldeko entitateen aurrean aurkeztu zen atzo
Topagunearen eskutik Aiaraldeko entitateentzako Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldia egin zen atzo Faktorian. Topaguneko arduradunek aurtengo edizioaren nondik norakoak azaldu ziren eragile ezberdinen aurrean. Bertan izan ginen Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluko zenbait kide eta eskualdeko bi dinamizatzaileak. Ekitaldia hemen duzue ikusgai: Informazio gehiagorako: Amurrio, Aiara, Artziniega, Okondo, Laudio: aiaraldea_euskaraldian@ni.eus tlf. 747434496 (Aitziber) Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo, Orozko, Urduñan, Areta: euskaraldia_aiaraldean@ni.eus tlf. […]
Laudiora iritsi da Gurasoleku
0-5 urte bitarteko umeak dituzten familietan euskararen transmisioa bultzatzeko programa aurrenekoz burutzen ari da Laudion. Horretarako AEK, Berbalagun programa eta Laudioko Udal Euskaltegiak indarrak batu dituzte Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluarekin batera ekimen hau aurrera eramateko. Laudioko eskola eta haurreskola guztietako zuzendaritzei aurkeztu ostean, guztiek bat egin dute egitasmoarekin. Aretako Fabian Legorburu ikastetxea, Lamilagrosa ikastetxea, Lamuza eskola, […]
Irailaren 21ean Euskaraldiaren aurkezpena Faktorian
Araba mailan soilik bi aurkezpen egingo dira, bat Gasteizen eta bestea Laudioko Faktorian. Ordu beteko ekitaldian Euskaltzaleen Topaguneko arduradunek aurtengo Euskaraldiaren edizioa aurkeztuko dute. bertan izango dira baita Aiaraldeko dinamizatzaileak. Aurkezpena bereziki elkarte eta entitateei zuzenduta dago. Parte hartzeko, aurretik izena eman beharra lotura honetan. Saioa Arabako Foru Aldundiak, Euskaltzaleen Topaguneak, Kuadrillak, Udalek eta herri […]
Izena eman herri batzordeetan, Euskaraldiak bidea egin dezan
Euskaraldiaren hauspoa herriz herri antolatzen diren herri batzordeak dira. Aiaraldean zabalik da herriz-herri sortu nahi ditugun talde hauetan parte hartzeko izen ematea. Herri bakoitzak dinamizatzaile bat du. Ez galdu aukera eta #euskaraktibatu Arakaldo, Urduña, Orozko, Areta, Arrankudiaga eta Zollon: Amurrio, Laudio, Aiara, Artziniega eta Okondon:
Bi dinamizatzaile Euskaraldia Aiaraldean zabaltzeko
Aurten bueltan da Euskaraldia, hizkuntz ohituretan aldaketa bultzatzea xede duen ariketa soziala. Euskaraldia babestu eta eskualdean ekimena garatzeko ekarpena egin nahi du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak. Horretarako, bi dinamizatzaile ditugu jada lanean: Enara Meaza orozkoarra eta Aitziber Gardeazabal laudiarra. Dinamizatzaileak elkarlanean arituko dira herrietako batzordeekin, gure elkarteak Euskaraldirako dituen baliabideak haiekin partekatuz. Sinergiak bilatuko dituzte Udal […]
Ikasturte berriarekin hemen da Gurasoleku
0-5 urte bitarteko umeak dituzten familietan euskararen transmisioa bultzatzea xede du Gurasoleku programak. Iaz, Amurrion abiatutako ekimena Laudiora ere zabaldu dugu. Hauxe duzue aurtengo spota: AEK eta Berbalagun programarekin ondutako proiektura Laudioko Udal Euskaltegia batu da aurten. Poz handiz esan dezakegu Laudio eta Amurrioko eskola eta haurreskola guztiek parte hartzen dutela ekimenean. Amurrioko Amaurre ikastetxea, […]
Irailarekin prestaketa lanetan hasi gara
2022arekin bueltan dator Euskaraldia . Hizkuntz ohituretan eragiteko ariketa erraldoia azaroaren 18tik abenduaren 2ra gauzatuko da Euskal Herrian. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluan hasi gara motorrak berotzen. Laster jakingo duzue gehiago…