Nota jarriko diegu
Aiaraldean Udal hauteskundeetarako zerrendak publiko egitean, zerrenda bakoitzari nota jarriko diogu, hautagai euskaldunen presentziaren arabera. Alkategai elebakarra duten zerrendek ez dute gaindituko. Udaletexeetan hizkuntz eskubideak bermatu daitezela nahi dugu. Aurrera-pausuak nahi ditugu euskararen normalkuntzan. Horregatik, ezinbestean, #HautagaiEuskaldunak galdegiten ditugu.
Gardentasuna
Gardentasun ariketa eskatzen dugu. Herritarrok, gure bozka burujabe eman dezagun, informazio osatuena behar baitugu. Udal hauteskundeetarako zerrendak aurkeztean, hautagai bakoitzaren informazioarekin batera, pertsona hori euskal hiztuna den edo ez adieraztea eskatzen diegu alderdi politikoei. Eskari zuzen eta argia da. Hizkuntz eskubideak bermatzeko hautagai euskaldunak behar ditugu. Bozka eskubidea burujabe gauzatzeko berriz, informazioa eta gardentasuna. #HautagaiEuskaldunak
Hizkuntza eskubideak bermatzeko
Tantaka tantaka eskualdeko alkategaiak zeintzuk izango diren jakitera ematen ari dira Aiaraldeko alderdi politikoak. Maiatzeko Udal hauteskundeei begira euskaldunon hizkuntz eskubideak errespetatzea eskatzen dugu. Hautagai euskaldunak eskatzen ditugu. Hautagai euskalduna baita hizkuntz eskubideak berma ditzakeen bakarra, euskalduna elebidun den neurrian herritarrari bere hizkuntzan entzun, ulertu eta erantzun baidiezaioke. Eskubideak bermatzeko, hautagaiak euskaldunak izatea ezinbestekoa da.
Urteko lehen Kontseilu Orokorra prestatzen
2022aren balantzea egin eta 2023ra ilusioz begira jartzeko urteko lehen Kontseilu Orokorra prestatzen gabiltza Talde Eragileko kideok. Elkartea indartzeko garaia da, indarra eta baliabideak bildu behar ditugu gure proiektuak aurrera bidean jarrai dezan. Laster jakinaraziko dugu hitzordua. Euskaraktibatzeko prest?