Herri Curriculuma sortzeko: inplikazioa, ilusioa eta begirada
“Begirada bat txertatzea da Herri Curriculuma”, “etengabe josi behar den sare baten modukoa”, “inplikazioa eta ilusioa ezinbestekoak dira”, “gu-tik mundura”,… Hamaika eta bat ohar oparitu zizkiguten Mari Karmen Garrido eta Josu Zubiak, ostiralean, ekainak 16, Faktorian egindako mahainguruan. Aramaioko eta Oñatiko Herri Curriculumak sortzeko prozesuen jakitun eta aritu, beraien esperientziak eta gogoetak gurekin partekatu zituzten, […]
Eredu
Adibide dira, eredu. Arrankudiagako neska futbolariak dira. Futbolean ere euskaraz egin daitekeela erakusten digute. Ez dugu ezinezkorik eskatzen: Aiaraldean Futbola Euskaraz. Kanpainako azken iragarkia duzu honakoa, bertan Arrankudiagako Idarra futbol elkarteko neska taldeko jokalari eta entrenatzailea dira protagonistak. Kanpainari buruz gehiago jakiteko hemen. Kanpainako bideo guztiak lotura honetan: https://labur.eus/jokoz_kanpo
Futbola euskaraz manifestua: kirolariak, eskola komutitatea eta euskalgintza bat eginik
Iñaki Bea Dominikar Errepublikako hautatzailea, Patri Pinedo eta Unai Arrieta eskubaloi jokari ohiak, Iker Larrazabal pelotaria, Izaskun Bengoa txirrindulari ohia eta ipar martxa, Julen Reketa mendizale eta mendi gidaria, … Eskualdeko 17 kirolari ezagunen, 15 ikastetxeren, 3 guraso elkarteren, euskalgintzako 5 entitateren eta kirol elkarte baten atxikimenduarekin, Aiaraldean Futbola Euskaraz manifestua plazaratu zuen atzo, ekainak […]
Aiaralderako Herri Kurrikuluma amesteko prest?
Proiektu handinahia abiatzera goaz. Baina zer da Herri Curriculum bat? Arrazoia, lehendabizi geure buruak koka ditzagun eta horretarako, zer hobea aritu direnei entzutea baino? Ostiral honetan, Faktorian (Laudio),!7:00etan mahaingurua izango dugu Oñatiko eta Aramaioko esperientziak ezagutzeko, Josu Zubia eta Mari Karmen Garrido gonbidatuekin. Ez galdu aukera, ametsetan hasita eraikitzera pasako baikara! Esku orria
Eragileek nahi, eskatu eta behar dute…
Euskaltegiek, euskara teknikariek, ikastetxeek eta guraso elkarteek argi dute, euskalduntzean aurrera egiteko harago joan behar dugu. Aisialdian eta kirolean ezin da euskara jokoz kanpo utzi. Horregatik nahi, behar eta eskatzen dugu: Aiaraldean Futbola Euskaraz! Aiaraldean Futbola Euskaraz kanpainako 5. iragarkia duzu honakoa, eragile ezberdinak protagonista dituena. Puntu honetara helduta, kanpainak koska bat egingo du gora eta […]
Frontoitik zelaira
Pilotatik baloira bada aldea. Gure eskualdeko frontoietan euskara bada, baina futbol zelaietan? Frontoitik futbol zelairako bidean, non galdu da gure hizkuntza? Pilotan euskaraz, futbolean zergaitik ez? Aiaraldean Futbola Euskaraz kanpainako 4. iragarkia duzu honakoa, Arrankudiagako Kamaraka pilota elkarteko neska-mutilak protagonista dituena. Kanpainak aurrera darrai, laster gehiago… Kanpainako bideo guztiak lotura honetan: https://labur.eus/jokoz_kanpo