Euskararen legeak 40 urtetik gora ditu eta hala ere, egun, maizegi, erdara hutsezko kartelak aurkitzen ditugu. Hizkuntz eskubideen alorrean zein euskararen aldeko politiketan eredu izan beharko lukete instituzioek, baina kasu honetan kale. Instituzioek kanpainak egin bai, baina ardura herritarrengan jarri eta gero etxe barruko lanak egin ez?
Errotuladore Gorria. Euskaldunok gure hizkuntza eskubideak urratuta ikusten ditugunean, euskara baztertua denean, hizkuntzak tratu txarra jasotzen duenean,… ez geratu kexan, amorruan edo ezinean, bidaliguzue argazki bat edo eta egoeraren azalpena, guk atal honetan publiko egingo dugu.
Emaila: info@aiaraldekoeuskalgintza.eus
whats-app/tlf: 688 86 29 49