Amurriotik kexa bna helarazi digute bi herritarrek . Lehenak, itzulpen desordenatu bat dakarkigu: “Establezimendu hau laguntzailea da Amurrio Clubeko ofiziala”. Argazkia taberna batean hartuta dago eta kartela, bere marko eta guzti, paretan eskegita dago. Horrelako kasuetan zalantza sortzen da, akats nabarmena gaztelaniaz balitz, paretan eskegita egongo litzateke?
Bigarrena, Bañueta auzoko jaiei buruzkoa da. Bertako txosnan, salgaien zerrenda osoki eta soilik gaztelaniaz jarri zutelako kexu da herritar bat. Euskara ikustezin berriro ere, euskaldunok ez al dugu tragorik hartzen ala?
Errotuladore Gorria. Euskaldunok gure hizkuntza eskubideak urratuta ikusten ditugunean, euskara baztertua denean, hizkuntzak tratu txarra jasotzen duenean,… ez geratu kexan, amorruan edo ezinean, bidaliguzue argazki bat edo eta egoeraren azalpena, guk atal honetan publiko egingo dugu.
Emaila: info@aiaraldekoeuskalgintza.eus
whats-app/tlf: 688 86 29 49