Aiaraldean Futbola Euskaraz kanpainaren baitan, ekimen berri bat prestatu dugu azaroaren 29rako Amurrion. Futbola eta euskara binomioari talai ezberdientatik begiratuko diogu hiru solasaldirekin:
- Klubaren filosofian, bada lekurik?
- Politikak eta zerbitzuak: ibilitakoa eta ibiltzeke dagoena
- Eskualdeko ahotsak eta esperientziak
Solasaldietan parte hartuko duten gonbidatuen zerrenda laster argitara emango dugu.
Hitzordua, arratsaldeko 5etan Amurrioko Katekesi Aretoan izango da, sarrera librearekin.