Futbola euskaraz manifestua: kirolariak, eskola komutitatea eta euskalgintza bat eginik
Iñaki Bea Dominikar Errepublikako hautatzailea, Patri Pinedo eta Unai Arrieta eskubaloi jokari ohiak, Iker Larrazabal pelotaria, Izaskun Bengoa txirrindulari ohia eta ipar martxa, Julen Reketa mendizale eta mendi gidaria, … Eskualdeko 17 kirolari ezagunen, 15 ikastetxeren, 3 guraso elkarteren, euskalgintzako 5 entitateren eta kirol elkarte baten atxikimenduarekin, Aiaraldean Futbola Euskaraz manifestua plazaratu zuen atzo, ekainak […]
Aiaralderako Herri Kurrikuluma amesteko prest?
Proiektu handinahia abiatzera goaz. Baina zer da Herri Curriculum bat? Arrazoia, lehendabizi geure buruak koka ditzagun eta horretarako, zer hobea aritu direnei entzutea baino? Ostiral honetan, Faktorian (Laudio),!7:00etan mahaingurua izango dugu Oñatiko eta Aramaioko esperientziak ezagutzeko, Josu Zubia eta Mari Karmen Garrido gonbidatuekin. Ez galdu aukera, ametsetan hasita eraikitzera pasako baikara! Esku orria
Eragileek nahi, eskatu eta behar dute…
Euskaltegiek, euskara teknikariek, ikastetxeek eta guraso elkarteek argi dute, euskalduntzean aurrera egiteko harago joan behar dugu. Aisialdian eta kirolean ezin da euskara jokoz kanpo utzi. Horregatik nahi, behar eta eskatzen dugu: Aiaraldean Futbola Euskaraz! Aiaraldean Futbola Euskaraz kanpainako 5. iragarkia duzu honakoa, eragile ezberdinak protagonista dituena. Puntu honetara helduta, kanpainak koska bat egingo du gora eta […]
Frontoitik zelaira
Pilotatik baloira bada aldea. Gure eskualdeko frontoietan euskara bada, baina futbol zelaietan? Frontoitik futbol zelairako bidean, non galdu da gure hizkuntza? Pilotan euskaraz, futbolean zergaitik ez? Aiaraldean Futbola Euskaraz kanpainako 4. iragarkia duzu honakoa, Arrankudiagako Kamaraka pilota elkarteko neska-mutilak protagonista dituena. Kanpainak aurrera darrai, laster gehiago… Kanpainako bideo guztiak lotura honetan: https://labur.eus/jokoz_kanpo
Ez gara martetarrak
Ez gara martetarrak. Ez dugu ezinezkorik eskatzen. Hemen gara, Aiaraldean eta futbola euskaraz eskatzen dugu. Helburu horrekin, Aiaraldean Futbola Euskaraz ekimena abiatu dugu iragarki sorta batekin. Gaurkoan bildumako hirugarrena aurkezten dugu Iñigo Fraile futbolaria protagonista duena. Hurrengo egunetan kanpainaren nondik norakoak azalduko ditugu.
Euskararen betaurrekoekin
Igandeko Udal hauteskundeei begira, lau ekimen garatu ditu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak; euskara agendan jartzeko, alderdiak konpromisoak hartzera bultzatzeko eta herritarrok ahalik eta informazio osatuena izateko. Betaurreko horiek jantzita lau argazki jartzen ditugu mahai gainean. Konpromisoak Aiaraldeko 8* udalerrietako 14 alkategaik konpromiso argiak hartu dituzte euskaren normalkuntzan udaletatik lan egiteko, kanpainan euskara presente izateko eta euskalgintzarekin […]
Hizkuntza politika gure postontzietan
Igandeko Udal hauteskundeei begira, laugarren argazkia plazaratzen dugu gaur. Jarraian publiko egiten dugun dokumentuan, eskualdeko postontzietara heldu diren esku-orriak, eskutitzak, esku-programak eta aldizkariak aztertu ditugu euskararen betaurrekoak jarrita. Testuak zein hizkuntzatan doaz? Euskararen inguruan zer proposatzen edo aipatzen dute alkategaiek? Informazio gehiago jaso ahala dokumentua eguneratuko dugu.
Euskararen normalizazioan aurrera egiteko dinamikari jarraipena Artziniegan
Duela lau urte abiatutako dinamikari jarraipena emateko, euskararen normalizazioan pausuak eman eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluarekin elkarlanean aritzeko, konpromisoak hartu ditu Artziniegako EH Bilduk. Duela lau urte ez bezala, konpromisoak sinatzeari uko egin dio EAJk. Bai We Can dinamika abiatu zuen Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak duela lau urte, eta pasa den maiatzaren 3an Sarauben balorazioa aurkeztearekin batera, legegintzaldi berrirako konpromisoak […]
Beste kiroletan posible bada… futbolean zergatik ez?
Aiaraldean Futbola Euskaraz kanpainako bigarren bideoa kaleratu dugu. Oraingoan Izaskun Bengoa txirrindulari laudatu eta egun ipar martxako entrenatzailearen parte hartzea izan dugu. Pixkanaka kanpaina honen inguruko zehaztasunak jakitera emango ditugu, adi beraz!
Laudion, euskararen normalkuntzan eragiteko 16 konpromiso zehatz baino gehiago
2019an abiatutako dinamikari jarraipena emateko, euskararen normalizazioan pausuak eman eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluarekin elkarlanean aritzeko, konpromisoak hartu ditu Laudioko EH Bilduk. Duela lau urte ez bezala, konpromisoak sinatzeari uko egin dio EAJk eta OMNIAk. Bai We Can dinamika abiatu zuen Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak duela lau urte, eta pasa den maiatzaren 3an Sarauben balorazioa aurkeztearekin batera, legegintzaldi berrirako konpromisoak […]