Orozkoko alkateak konpromisoak sinatu ditu, Bai We Can dinamika ahalbidetuz
Euskararen normalizazioa bultzatzeko 14 konpromiso sinatu ditu Aitor Iza alkateak legegintzaldi honetarako. Orozkoko EAJ-k emandako pausuak udalerrian Bai We Can dinamika martxan jartzea ahalbidetuko du. Honenbestez, udalbatza osoak bat egin du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren proposamenarekin, EH Bilduk hauteskunde kanpainan bertan sinatu baitzuen. 2023ko udal hauteskundeen harira, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak Bai We Can dinamikari jarraipena emateko […]