Ikustezina dena ez da esistitzen edo zer herri litzateke hau euskararik gabe? Izenburu ezberdin asko ekar genezake lerroburura gaur. Esana dugu, baina jarraituko dugu gogorazten, badelako joera bat: kartel beraren bi bertsio egiteko, bat euskaraz eta bestea erdaraz. Euskara diglosia baten bizi da bere lurraldean, euskaldunok gutxienez elebidunak gara… Kartel bi egin baina difusioan erdarazkoa heltzen bazait soilik, non geratzen da euskara? Euskararik gabeko kartelek euskara bazterrean uzten dute, ikustezin bihurtzen dute. Kontua zein da, gaztelaniazkoa egin eta zabaldu eta ondoren kontzezio gisa euskarazko bertsioa egin euskaldunak kontent izateko? Erdaldunek ere jakin behar dute hemen badela hizkuntza bat eta ezin zaiola horri bizkar eman. Gainera, euskararik ez dakitenen ulermena gutxiezten dugu maiz, badirelako euskara hutsezko kartel batzuk arazorik gabe uler ditzaketenak erdaldunek ere. Guk gure hizkuntza ezkutatzen badugu, nongo plazara agertuko da? Zein herrialdetakoan? Euskaldunok herri hau dugu soilik. Horregatik gure nahia, gomendioa, eskaria: ez egin euskararik gabeko kartelik.
Errotuladore Gorria. Euskaldunok gure hizkuntza eskubideak urratuta ikusten ditugunean, euskara baztertua denean, hizkuntzak tratu txarra jasotzen duenean,… ez geratu kexan, amorruan edo ezinean, bidaliguzue argazki bat edo eta egoeraren azalpena, guk atal honetan publiko egingo dugu.
Emaila: info@aiaraldekoeuskalgintza.eus
whats-app/tlf: 688 86 29 49