Amurrioko Udal Buletina Hauxe da izenez argitaratu eta hamabostean behin amurriarren postontzira heltzen da paperezko formatuan. Aldizkari honetan euskararen presentzia eduki osoaren %20 da soilik (maiatzaren 15eko zenbakian neurtua) eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak hainbatetan azaldu du eduki osoa euskaraz irakurtzea bermatu beharko litzatekeela. Oraingoan baina, argitalpenaren facebook-eko orrialdea aztertu dugu, herritar batek ohartarazita, eta informazioa erdara hutsean zabaltzen dela ikusi dugu, hots bertan idazten diren testu guztiak gaztelania hutsean direla. Berdin gertatzen da kontsultatu ditugun gainerako sare sozialetan: istagram eta x . Udal baten buletin gisa aurkezten den argitalpen batek euskara erabat baztertzea oso larria da. Horregatik, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak egoera hau berehala zuzentzea eskatzen du publikoki eta eskaera hau zuzenean arloko zinegotziari helaraziko dio.
Errotuladore Gorria. Euskaldunok gure hizkuntza eskubideak urratuta ikusten ditugunean, euskara baztertua denean, hizkuntzak tratu txarra jasotzen duenean,… ez geratu kexan, amorruan edo ezinean, bidaliguzue argazki bat edo eta egoeraren azalpena, guk atal honetan publiko egingo dugu.
Emaila: info@aiaraldekoeuskalgintza.eus
whats-app/tlf: 688 86 29 49