Diagnosia partekatu eta hizkuntza politiketan eragiteko aukera Laudion
Urriaren 17an Euskal Herriko Euskalgintzaren Kontseiluak eskualdean garatzen ari den dinamikaren lehen emaitza aurkeztuko du: Laudioko Udalaren Hizkuntza Politikaren Diagnostikoa. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak proposatuta eta Udalaren partehartzearekin, diagnostiko sakon bat egin du Kontseiluak eta hainbat ondorio eta gomendio plazaratuko ditu. Urriaren 17an, eragileen eta herritarren aurrean azterketaren emaitzak aurkeztuko ditu Manex Mantxola koordinatzaileak, kontrastatu, eztabaidatu […]