Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak! dinamikak eta Euskararen Semaforoak ohiartzuna izan dute Aiaraldeatik harago. Horren erakusgarri Aguraingo Udalak eman duen pausua: Euskararen Semaforoarekin etiketatu du jaietako egitarau ofizial osoa.
Aiaraldeko 6 udalek bat egin eta Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak! dinamika aurkeztu zuten Arespalditzan apirilean. Ekimena gure eskualdeko 6 udalerrietako jai nagusitan aurrera eraman da eta zabaltzen jarraitzeko nahia du. Helburua eskualdea den arren, beste eragile batzuk ere interesa azaldu dute ekimena bere egiteko. Horien artean Aguraingo Udala, Aguraingo Txosnagunea, Arabako Foru Aldundiko eta Bizkaiko Foru Aldundiko euskara zerbitzuak.
Bestetik, Euskararen Semaforoa jaietatik harago doan tresna da eta guztion eskura dago lotura honetan: labur.eus/euskararenSemaforoa