Orrazketaren beharra, arreta falta, asmo onak baina…? Web-gune honetan nabigatzean, umoretik heldu edo minetik? Nola da posible? Errespetu falta ere bada, horrelakoak gazteleraz ez lirateke onartuko, baina euskaraz dena zilegi? Udalaren euskara zerbitzura laguntza bila jotzea aukera bat litzateke, baina makina baten edo auskalo ausazko zein aplikazioren esku utzita emaitza: erabateko desastrea.
C.D. Laudio futbol taldearen web-gunetik ateratako hainbat irudi, tartean jokalarien abizenak ere euskaratu dituzte…
Errotuladore Gorria. Euskaldunok gure hizkuntza eskubideak urratuta ikusten ditugunean, euskara baztertua denean, hizkuntzak tratu txarra jasotzen duenean,… ez geratu kexan, amorruan edo ezinean, bidaliguzue argazki bat edo eta egoeraren azalpena, guk atal honetan publiko egingo dugu.
Emaila: info@aiaraldekoeuskalgintza.eus
whats-app/tlf: 688 86 29 49