UEMAk, Euskal Herriko Euskalgintzaren Kontseiluak eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak bat egin Orozkon Udalaren Hizkuntza Politikan eragiteko. Hiru ekimen uztartuz indarrak batu ditugu: Euskara Plana sortzeko prozesu parte hartzailea, Udalaren Hizkuntz Politikaren azterketa eta Bai We Can dinamika.
Orozkoko Euskara Plan Estrategikoa sortzeko xedean, prozesu parte hartzailea bideratu du UEMAk. Euskal herriko Euskalgintza Kontseiluak hilabeteotan Orozkoko Udalaren Hizkuntz Politiken azterketa sakona egin du, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak gidatutako Bai We Can dinamikan jasotako konpromiso batetik tiraka. Egindako bidea herritarrekin partekatu eta ekarpenak jasotzeko hitzordua prestatu dute hiru entitateek abenduaren 11rako Blas de Otero Gizarte Etxean, 18:00ean.
Herri gehiagotan
Antzeko bidea hartu du Arrankudiaga-Zollok, hiru eragileen eskutik dinamika berdinak abian baitira jada. Herritarrekin saioa abenduaren 12an izango da kasu honetan.
Laudioko kasuan berriz, azken dokumentua abenduaren 3an aurkeztu dute Udal agintariek Euskal Herriko eta Aiaraldeko Kontseiluarekin. Diagnostikoa berriz urte batera errepikatu egingo da, garapena nolakoa den jakin eta hartutako konpromisoak bete ote diren ikusteko.
Legegintzaldi honetan Artziniega eta Aiaran ere aurreikusten dira antzeko dinamikak.