Orozko UEMAko udalerria da, euskara gaitasunaren % 69,9ko indizea duena. Orozkon eskolatutako umeen % 100ek D ereduan ikasten du. Horrelako herri batean edozein herritan salagarria litzatekeena are eta mingarriagoa suertatzen da. Nola da posible programazio oso bat prestatzea euskararen arrastorik gabe? Ez da posible, ezin liteke… motz geratuko gara. Ikusi eta irakurri:
Testuak hainbat akats ditu bertsolari bertzolari idatzi dute,ostalaritza hostalaritza eta kalejira kalegira, adibidez.
Kontuan hartu behar da Orozkoko Udalak babestutako ekimena dela eta udalak honako konpromisoak sinatuak dituela Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluarekin. Horrez gain, Euskal Herriko Euskalgintzaren Kontseiluarekin eta UEMArekin bi ekimenok martxan dituela.
Horrelako ekimenetan euskara baztertzea oso larria da eta euskararen normalkuntza eta biziberritzearen aurka egitea da. Horrelako zerbait berriz ez gertatzea eskatzen dugu. Modu honetako proposamenak heltzen direnean, udalak hizkuntza eskubideak errespetatzea eta euskaldunen indizea kontuan hartzen duen programazio bat bermatzea baldintza gisa jarri beharko luke babesa eman aurretik.
Errotuladore Gorria. Euskaldunok gure hizkuntza eskubideak urratuta ikusten ditugunean, euskara baztertua denean, hizkuntzak tratu txarra jasotzen duenean,… ez geratu kexan, amorruan edo ezinean, bidaliguzue argazki bat edo eta egoeraren azalpena, guk atal honetan publiko egingo dugu.
Emaila: info@aiaraldekoeuskalgintza.eus
whats-app/tlf: 688 86 29 49