Udal politikan eragiteko indarrak batuz
UEMAk abiatutako dinamikak eta Euskal Herriko zein Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluek abiatutako ekimenak bat egin dute Arrankudiaga-Zollon. Udal Hizkuntza Politikaren diseinuan eragin eta bide horretan herritarrak inplikatzea xede, indarrak batu ditugu hiru eragileok. Azken udal hauteskundeetan Bai We Can konpromisoak bultzatu zituen Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak. Arrankudiaga-Zolloko egungo alkate Txutxi Ariznabarretak sinatutaetatik tiraka, Euskal herriko Euskalgintza Kontseiluarekin […]
Diagnosia partekatu eta hizkuntza politiketan eragiteko aukera Laudion
Urriaren 17an Euskal Herriko Euskalgintzaren Kontseiluak eskualdean garatzen ari den dinamikaren lehen emaitza aurkeztuko du: Laudioko Udalaren Hizkuntza Politikaren Diagnostikoa. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak proposatuta eta Udalaren partehartzearekin, diagnostiko sakon bat egin du Kontseiluak eta hainbat ondorio eta gomendio plazaratuko ditu. Urriaren 17an, eragileen eta herritarren aurrean azterketaren emaitzak aurkeztuko ditu Manex Mantxola koordinatzaileak, kontrastatu, eztabaidatu […]
Manifestuarekin eta ekainak 21eko deialdiarekin bat egin du AIEKEk
Aiaraldea hedabideak bultzatutako Amurrion euskaraz bizi nahi dugu! manifestua sinatu du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak (AIEKE). Halaber ekainak 21ean Amurrioko Juan de Urrutia plazan egingo den agerraldian parte hartzera eta manifestua sinatzera deitzen du elkarteko kidegoa, entitateak eta norbanakoak.
Jada nahikoa ez ziren baliabideak areago murriztu ditu Amurrioko Udalak
2024ko aurrekontuetan etorri da kolpe berria: orokorra handitu den arren, euskara arloko aurrekontua murriztu egin du Amurrioko udal gobernuak. Gutxienez aurrekontu osoaren %2a euskara alorrera eskaintzea aholkatzen du Eusko Jaurlaritzak, Amurrio %1,51 eta %0,82 artean kokatzen da Aiaraldea hedabideak argitaratu berri duenez. Aiaraldea hedabideak Amurrioko Udal aurrekontuak aztertu ditu eta datu kezkagarriak eman ditu argitara. […]
Amurrion ‘Euskaraz bizi nahi dugu’ manifestua bultzatu du Aiaraldea hedabideak
Atxikimendu kanpaina abiatu du Aiaraldea hedabideak Amurrion euskaraz bizi nahi dugu manifestua sarean jarriz. Amurrioko Udalak elkarlanerako 2012tik indarrean zuten hitzarmena hautsi ostean, elkarretaratzea deitu dute ekainaren 21erako. Hiru eskakizun zehatz jasotzen dituen manifestua zabaldu du sarean Aiaraldea hedabideak. Amurrion euskaraz bizi nahi dugu aldarrikatuz, balioan jartzen ditu urte guzti hauetan emandako pausuak eta gehiago […]
Berriak azalera ekarri du Amurrioko afera
Amurrioko udal gobernuak Aiaraldea hedabideari dirulaguntza kendu izana interesa eta kezka sortu du gure eskualdetik kanpo. Jada ez da lehen aldia Amurrio albiste dela euskararen alorrean eta hori kontatzeko erreportajea kaleratu du Berria egunkariak, gaiaren garrantzia azalera ekarriz. Artikulua Berria.eus web gunean edo paperezko egunkarian irakur daiteke. Oharra Berriak argitaratzen duen edukiaren inguruan zehaztapen bi. […]
Euskarazko hedabideen defentsan
Amurrioko Udalak 12 urteren ostean Aiaraldea hedabideari diru-laguntza etetea erabaki ondoren, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak ondoko adierazpen publikoa egin nahi du: Horrez gain gure elkarteak Amurrioko Udalean bilera eskaera bat erregistratu berri duela jakinarazi nahi dugu, bertan Udalak hartutako erabakiaren arrazoiak ezagutu eta udal agintariei gure iritzia bertatik beratara jakinazteko asmoz.
Amurrioko Udalak dirulaguntza kendu dio eskualdeko euskarazko hedabide bakarrari
Euskara sustatzeko 20212tik indarrean zen hitzarmena alde bakarrez hautsi du Amurrioko Udalak Aiaraldea Gaur web-guneari eta Aiaraldea Hemen hamabostekaria dirulaguntza kenduz. Azalpenak eman gabe hartutako erabakiaren ondoren, Amurrioko Alkateak biltzeko aukera ere ukatu die orain arte apirilaren 15ean batzarra eskatzen duten Aiaraldea Hedabideko arduradunei. Albistea horrela zabaldu zuen atzo bertan Aiaraldea Gaur web-guneak eta horrela […]
(Euskararen Semaforoa) Zer den eta zer ez den
Lehenengo eta behin tresna bat da, ez gehiago ezta gutxiago ere. Tresna honek euskaldunoi, euskal hiztunoi, eskaintza batean (ikastaro, hitzaldi, kultur emanaldi…) gure hizkuntza erabiltzeko izango ditugun aukerak zeintzuk diren erakusten digu, modu azkar eta bisual batean. Euskaldun bezala gure hizkuntza eskubideak betetzeko semaforoa nola dago? Erdaraz emango den hitzaldi batera banoa eta galderak gure […]
Orozkoko alkateak konpromisoak sinatu ditu, Bai We Can dinamika ahalbidetuz
Euskararen normalizazioa bultzatzeko 14 konpromiso sinatu ditu Aitor Iza alkateak legegintzaldi honetarako. Orozkoko EAJ-k emandako pausuak udalerrian Bai We Can dinamika martxan jartzea ahalbidetuko du. Honenbestez, udalbatza osoak bat egin du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren proposamenarekin, EH Bilduk hauteskunde kanpainan bertan sinatu baitzuen. 2023ko udal hauteskundeen harira, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak Bai We Can dinamikari jarraipena emateko […]