Orozkon euskararen normalkuntzan eta elkarlanean aurrera
2019an abiatutako dinamikari jarraipena emanez, euskararen normalizazioan pausuak eman eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluarekin elkarlanean aritzeko konpromisoak hartu dituzte Orozkon EH Bilduk eta Elkarrekin-Podemos-ek. Duela lau urte ez bezala, konpromisoak sinatzeari uko egin dio EAJk. Bai We Can dinamika abiatu zuen Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak duela lau urte, eta pasa den maiatzaren 3an Sarauben balorazioa aurkeztearekin batera, legegintzaldi berrirako konpromisoak […]
Euskararen eta elkarlanaren aldeko konpromisoak hartu dituzte Aiaran
Duela lau urte abiatutako dinamikari jarraipena emanez euskararen normalizazioan pausuak eman eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluarekin elkarlanean aritzeko konpromisoak hartu dituzte Aiaran EH Bilduk eta Aiara Batuz-ek. Duela lau urte ez bezala, konpromisoak sinatzeari uko egin dio EAJk. Bai We Can dinamika abiatu zuen Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak duela lau urte, eta pasa den maiatzaren 3an Sarauben […]
Nahi, behar, eskatu,… Aiaraldean futbola euskaraz
Kanpaina berria abiatzen dugu gaur: #AiaraldeanFutbolaEuskaraz Behar dugu, eskatzen dugu eta nahi dugu. Futbolean euskara jokoz kanpo? Aiaraldean futbol taldeek euskararen normalkuntzan pausuak eman behar dituzte eta entrenatzaile euskaldunak behar ditugu. Altzarrate, Laudio, Atxulaur, Amurrio, Etorkizuna, Kaskagorri, Indarra, Orduña,… eskualdeko taldeak interpelatu nahi ditugu. Luxuzko parte hartzearekin abiatzen dugu kanpaina: Bilboko Athletic futbol taldea eta […]
Argazkiak
Enkoadraketa zehatz bat, une zehatz bat, errealitatearen zati bat jasotzen da argazkian. Errealitatea ulertzen laguntzen digute argazkiek. Presentzia nahiz absentziak informazio iturri dira. Nor, non eta nola. Udal Hauteskundeen baitan lau argazki aterako ditugu, euskararen ikuspegiarekin. Bi jada mahai gainean dira. Herritarrek ahalik eta informazio gehien izan dezaten, boto burujabea gauzatzeko unean. Bat. Hautagai zerrendetan, […]
Jokoz kanpo?
Kanpaina berri bat abiatzen dugu gaur. Aiaraldean euskalgintza jokoan sartuko da…Aulkitik altxatu eta bagoaz zelaira. Harmailetatik ere zelaira salto. Elefantea mugitzea lortuko al dugu? Ezinezkoa eskatzera al gatoz? Adi datorrenari! Mugitzeko garaia da #euskaraktibatu
Hautagaiei konpromiso eske Sarauben, 4 urte geroago
Maitzaren 3an Sarauben elkartu gara hautagaiei konpromisoak eskatzeko, hizkuntza eskubideak bete daitezela aldarrikatzeko eta instituzioei euskalgintzarekin elkarlana egin dezatela galdegiteko. Duela 4 urte Saraubeko mahaian, 25 alderditako alkategaiekin Bai We Can dinamikaren baitan hartutako konpromisoak aurkeztu genituen. Legegintzaldia bukatuta, zertan dira konpromiso horiek? Galdera horren erantzuna publiko egiten dugun txosten honetan topatuko duzue: Duela lau […]