Urduña Gurasolekura batu da
Asteartean, irailak 26, Urduñan aurkeztu genuen Gurasoleku ekimenaren hirugarren ekinaldia. 2021an Amurrion hasi, 2022an Laudio gehitu eta aurten Urduña batu da ekimenera. Beste bi herrietan bezala, Bizkaiko hirian ere, haurreskola eta ikastetxe guztiek bat egin dute, 0-5 urte bitarteko umeak dituzten familietan euskara bultzatzeko xedean. Parte hartzea bultzatu eta programaren berri emateko Urduñako Herri Eskolako […]
Gurasoleku ezagutzera hurbildu ziren laudioarrak
Pasa den ostiralean, irailak 22, ekitaldia egin genuen Laudioko Aldai plazan Laudioko Udal Euskaltegiko, AEK eta Berbalaguneko ordezkariekin, Kirikiñoren eta Aritz Liliren parte hartzearekin. Gurasoei informazioa emanbitartean, etxeko txikienek puzgarriaz, txapa eta margoketa tailerraz eta ipuin kontalariaz gozatu zuten. Ekitaldi honetaz gain, gurasoei zuzendutako bi aurkezpen eta motibazio saio izango dira gaur irailak 27 Amurriko […]
[Errotuladore gorria] Jaietan, hainbat kexu
Argitara eman nahi ditugu, zenbait herritarrek, euskararen inguruan eta herriko jaien testuinguruan helarazi dizkiguten kexuak. Luiaondon: ohorezko damaren hitzartzea erdara hutsez Luiaondoko Jaiei hasiera emateko ekitaldian, uztailak 20an, balkoian ohorezko dama izendatu eta hari hitza ematen zaio, jaiei hasiera eman diezaien. Ia bi minutuko hitzartzea osoki erdaraz egin zuen gazteak hasiera hasieratik. Euskaraz soilik hiru […]
Ikasturte berriarekin, bueltan da Gurasoleku
Gure seme-alaben euskalduntzea ez da soilik eskolaren kontua, guraso eta familiak pieza klabea dira. Horregatik, hirugarren urtez jarraian, Gurasoleku ekimena abian jarriko dugu, iaz baino eragile gehiagoren partehartzearekin. Amurrio, Laudio eta aurten Urduñara ere zabalduko dugu ekimena. Laster informazio gehiago. Oraingoz, hona hemen aurtengo bideoa: