Jairik-jai (V) Areta
Udalerriz udalerri eta jairik jai, gure herriko festetako egitarauan euskarak zenbat leku du? Kontzertuak, haurrentzako emanaldiak eta helduentzako ekintzak aztertu eta iazkoekin alderatuko ditugu. Aiaraldean, tradizio eta indar asko duten jaiak dira Aretakoak, gaur uztailak 21 abiatuko direnak. 2022 eta 2023ko datuak alderatuta, aurten ez dira iazko datu bikainak errepikatu eta atzerapausua eman da euskararen […]
Jairik-jai (IV) Luiaondo
Udalerriz udalerri eta jairik jai, gure herriko festetako egitarauan euskarak zenbat leku du? Kontzertuak, haurrentzako emanaldiak eta helduentzako ekintzak aztertu eta iazkoekin alderatuko ditugu. Aiara udalerriko herririk populatuena da Luiaondo. Jai nagusiak uztailean eta abuztuan ospatzen ditu herriak. 2022 eta 2023ko datuak alderatuta, orokorrean, euskararen presentzia areagotu egin da. Azpimarratzekoa da baina, umeei zuzendutako ikuskizuna […]
Ez dadila eten… euskaraktibatu!
Jaietan, oporretan, bidaiatzen, aisialdian,… Udan ez utzi alde batera euskara. Ez laga bazterrean gure hizkuntza. Mintzatu ahal den guztietan, ahal den guztiekin. Kontsumitu euskaraz eta kontsumitu euskal kultura: euskarazko musika, antzerkia, literatura, komikiak,… Inplikatu euskalgintzan, hizkuntz eskubideen defentsan,… Udan ez dadila haria eten… #EUSKARAKTIBATU!
Jairik-jai (III) Arakaldo
Udalerriz udalerri eta jairik jai, gure herriko festetako egitarauan euskarak zenbat leku du? Kontzertuak, haurrentzako emanaldiak eta helduentzako ekintzak aztertu eta iazkoekin alderatuko ditugu. Arakaldoko udalerriak bere jai nagusiak uztailean ospatzen ditu. 2022 eta 2023ko datuak alderatuta, atzera pausu nabarmen bat eman dela ikus daiteke dokumentu honetan. Gure hizkuntzaren normalizazioan aurrera egiteko, jaietako programazioa osatzerako orduan […]
Jairik-jai (II) Urduña
Udalerriz udalerri eta jairik jai, gure herriko festetako egitarauan euskarak zenbat leku du? Kontzertuak, haurrentzako emanaldiak eta helduentzako ekintzak aztertu eta iazkoekin alderatuko ditugu. Urduñak Otxomaioak ditu jai nagusi. 2022 eta 2023ko datuak alderatu ditugu dokumentu honetan. Azpimarratzekoa Udaleko euskara zerbitzuak ere bere azterketa propioa egin eta argitaratua duela ekaineko Zikoina aldizkarian. Bestetik 2022 eta 2023ko […]
Jairik-jai(I) Aiara
Udalerriz udalerri eta jairik jai, gure herriko festetako egitarauan euskarak zenbat leku du? Kontzertuak, haurrentzako emanaldiak eta helduentzako ekintzak aztertu eta iazkoekin alderatuko ditugu. Aiarako udalerriak San Prudentziokoak ditu jai nagusiak. 2022 eta 2023ko datuak alderatuta, atzera pausua eman dela ikus daiteke dokumentu honetan. Gure hizkuntzaren normalizazioan aurrera egiteko, jaietako programazioa osatzerako orduan euskara ere […]
Haria eten ez dadin…
Irailetik aurrera berriz martxan izango da Gurasoleku Amurrion, Laudion eta orain, baita Urduñan ere! Familia barruan euskararen transmisioa xede duen programak 3. edizioa izango du Aiaraldean. Informazio guztia irailetik aurrera izango duzue. Bitartean, udan ere, haria ez dadila eten. #Euskaraktibatu
Babesteko, salatzeko, defendatzeko, zuzentzeko,… errotuladore gorria
Atal berria abian jartzen dugu: Errotuladore Gorria. Euskaldunok gure hizkuntza eskubideak urratuta ikusten ditugunean, euskara baztertua denean, hizkuntzak tratu txarra jasotzen duenean,… ez geratu kexan, amorruan edo ezinean, bidaliguzue argazki bat edo eta egoeraren azalpena, guk atal honetan publiko egingo dugu. E-maila: info@aiaraldekoeuskalgintza.eus whats-app/tlf: 688 86 29 49 Amurrion jasotako kartela (23/07) Utzikeria, errespetu falta, […]
Herri Curriculuma sortzeko: inplikazioa, ilusioa eta begirada
“Begirada bat txertatzea da Herri Curriculuma”, “etengabe josi behar den sare baten modukoa”, “inplikazioa eta ilusioa ezinbestekoak dira”, “gu-tik mundura”,… Hamaika eta bat ohar oparitu zizkiguten Mari Karmen Garrido eta Josu Zubiak, ostiralean, ekainak 16, Faktorian egindako mahainguruan. Aramaioko eta Oñatiko Herri Curriculumak sortzeko prozesuen jakitun eta aritu, beraien esperientziak eta gogoetak gurekin partekatu zituzten, […]
Eredu
Adibide dira, eredu. Arrankudiagako neska futbolariak dira. Futbolean ere euskaraz egin daitekeela erakusten digute. Ez dugu ezinezkorik eskatzen: Aiaraldean Futbola Euskaraz. Kanpainako azken iragarkia duzu honakoa, bertan Arrankudiagako Idarra futbol elkarteko neska taldeko jokalari eta entrenatzailea dira protagonistak. Kanpainari buruz gehiago jakiteko hemen. Kanpainako bideo guztiak lotura honetan: https://labur.eus/jokoz_kanpo