Euskararen Semaforoarekin bat egin eta Euskara Planean txertatzeaz gain, Laudioko Udalaren babesa duten ekimenetan inplementatzea adostu du Tokiko Gobernu Batzarrak.
Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren proposamena onartuz, Laudioko Udalak Euskararen Semaforoa bere jardunean erabiltzeko erabakia hartu du maiatzaren 10eko Tokiko Gobernu Batzarraren bileran. Euskararen presentzia eta ausentzia ikusgarri egiteko kolore kode bat da Euskararen Semaforoa, zeinaren bitartez euskal hiztunei, ekitaldi edo ekimen batean izango dituzten hizkuntza aukeren berri ematen baitzaie. Euskara sustatzeko neurria izanik, Udalaren Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planean txertatzea ebatzi dute.
Hemendik aurrera, Laudioko Udalean hizkuntz-irizpide izango da Euskararen Semaforoa eta Udalaren babesa duten ekimenetan ezartzea bilatuko da.
Balorazioa
Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak oso modu positiboan baloratzen du Laudioko Udalak emandako pausua, erabakiak udal jardunean Euskararen Semaforoaren erabilera sistematizatzea ahalbidetuko baitu. Ekimenari adierazitako babesak berriz, etiketatzeko tresna honen balioa berresten du. Azkenik, hizkuntza-irizpide gisa ezartzeak, erabilera zabaltzea ekarriko du, eta baita ekimen ororen antolakuntzan hizkuntza bera kontuan hartzeko beharra ere.
Erabakia